Orotarik | 2025eko Abenduaren 04a
Askatzea libro da
Badu zonbait urte Ipar Euskal Herriko berrien entzutearekin askatuta hitza sartua zaigula eta hedatua dela, azkarki.
Politikaz kanpo, Iparraldean libratzea erraiten zen nagusiki. “Mutiko hura libratu dute, preso egin ondoan. Istripu batean, etxekoak gutitarik libratu dira”.
Gutitan baina haurra izatea ere erran nahi du libratzeak: Neskatila gaztiak, abisa zitaie/gaierdi zerenatik...
Gogoa hazi | 2025eko Abenduaren 04a
“Mezan euskaraz kantatzeko tradizio bat da eta nik ez dut deusik ulertzen” diote Euskal Herrira heldu diren jende frangok. Gure herrian aspaldi bizi diren bertze batzuek, euskara ez ulertzeagatik pozik ez direla adierazten dute eta eliza biltzeko lekua izanagatik, otoitzaren hizkuntza denek ulertu behar dutela errepikatzen dute. Eta dena frantsesez izan bedi galdetzen dute. Ohartzen ote dira latina, greka eta hebrearra ibiltzen direla mezan?...
Orotarik | 2025eko Abenduaren 04a
Seaskako egutegietan ikasleen marrazkiak ageri!
Joan den ikasturtean Ziburuko Kaskarrotenea ikastola eta Piarres Larzabal kolegioko ikasleei proposatua izan zitzaien marrazki batzuk egitea hilabeteka Seaskaren egutegia apaintzeko. Gure kasuan, seigarrenei "iraila" hilabetea, bosgarrenei "urria" hilabetea, laugarrenei "azaroa" hilabetea eta hirugarrenei "abendua" hilabetea eskatua izan zitzaien.
Gure kolegiotik, 30 ikaslek parte...
Orotarik | 2025eko Abenduaren 04a
Aiherrako eskola libroan, mus-a belaunaldiz-belaunaldi transmititzen da
Negua hurbiltzen ari da: karta-jokoak berriz ateratzeko garai ezin hobea, supazter xokoan… edo gelan! 2. garai huntan, arratsalde hastapenek beste zaporea hartu dute. Bi aldiz astean, Frantziako Mus Federazioko bi kide eskolara etortzen dira Euskal Herriko joko karta enblematiko hunen erakasteko. Atsedenaldi soila baino gehiago, saio horiek egiazko transmisio...
Ba ote dakixu? | 2025eko Abenduaren 04a
Duela 120 urte, 1905eko abenduaren 9an, Estatua eta Elizak bereizten zituen legea proklamatu zen. Frantzia estatu laiko bat bilakatu zen. Laikotasuna frantses errepublikaren funtsezko printzipio bihurtu zen eta egun kasik nehork ez du hori eztabaidan ezartzen. Alta, lege horren inguruan, eztabaida izigarri gogorrak iragan ziren, egiazko gatazka bi ikusmolderen artean, “bi Frantzien” artean.
Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 27a
Europar Batasunean diren enpresa handiek ingurumenari buruz neurri batzuk errespetatu behar dituzte. Azaroaren 13an, Europako Parlamentuko eurodeputatuen gehiengo batek Omnibus deitu direktiba onartu du. Ahalbidetu lezake multinazionalen kutsadurako neurriak eta kontrolak apalagoak izaitea.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016