Orotarik | 2025eko Azaroaren 27a

Haziak mintzo

Goiz polita azaroaren 7an Miarritzen

Gure gelak laborantza herrikoiaren azokara bisita egin zuen. Lurrama deitzen da.

Lehenik gure irakasleak azaldu zigun zer irudikatzen zuen azoka honek. Ulertu dugu lurra zaindu behar dugula elikatzen eta babesten gaituelako. Horretarako kontent ginen joatea.

Azokan, animalia...

Orotarik | 2025eko Azaroaren 27a

Itsas bazterretik

Kirol egokitua bosgarreneko ikasleendako

Aurten, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek kirol egokituari buruzko aste berezia ukan dute.

Aste hau Gipuzkoako kirol egokituko federazioarekin batera eramana izan da.

Aste honen helburua izan da inklusioa sustatzea, ikasleen enpatia lantzea eta desgaitasunei buruzko estereotipoak apurtzea.

Hala nola, urriaren 6an, astelehenez, 2 gelek Gipuzkoako federazioko bi langilerekin...

Ba ote dakixu? | 2025eko Azaroaren 27a

Robert Badinter (3/3)

1977an, bost urteren buruan, Troyes-ko ber auzigelan, non Roger Bontems defendatu zuen, Robert Badinterrek defentsa mintzaldi historikoa eman zuen. Ofizialki Patrick Henry akusatuaren alde, egiazki heriotza-gaztiguaren kontra. Heriotza-gaztiguaren ezeztapena eskatzen delarik, denentzat eskatzen da, haur baten hiltzaile batentzat ere.

Euskal diaspora | 2025eko Azaroaren 27a

Euskararen Eguna eta Eguberria prestatzen, eta Ortzaize/Gardnerville ahaidetzea

VALENTZIA. Egun guziz ari da Mediterraneoaldian Valentziako Euskal Etxea lanean euskal kultura lantzen, baita oraikoan ere, bilkura egin berria baitu asteazken huntan, bere kide eta lagunak heldu den urteko Korrika prestatzen hasteko deiturik. Ebiakoitzean, Euskararen Eguna ospatuko du, euskararen historiari buruzko hitzaldi batekin eguerdiz, bazkari herrikoia ondoren, eta arratsaldean Mintzodromoa, online Estatu Batuetako euskara ikasleekin, ez baita ahantzi behar Izaskun...

Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 20a

COP 30 Brasilen

Amazoniako oihanaren atarian den Belem Brasil iparraldeko hirian abiatu da COP 30 Nazioarteko Konferentzia. Helburua izanki, beti bezala, aldaketa klimatikoa menperatzeko eta bioaniztasunaren zaintzeko estatu ezberdinen politikak koordinatzea. Duela hamar urte Parisen gure planetaren beroketa 1,5 gradutan mugatzea finkatua izan zen baina muga hori pasatua izan da jadanik. Lur huntako beste 6 muga ere gaindituak izan dira. Noraino goaz?

Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 20a

Arrantzako hondakinetarik ongarri biologikoetara

Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren parte den NEIKER erakundeak arrantzako eta akuikulturako hondakinetarik ongarri biologikoak ekoizteko xedea duen ekimena sustatuko du. Egitasmo hau gauzatu ahal izateko, NEIKER-ek Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatzen duen SEA2LANDEuropako proiektua koordinatuko du.

NEIKER-en arabera, ongarri biologikoak gai dira ongarri mineralak ordezkatzeko. Beraz, aukera ematen dute ingurumena gehiago...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016