Orotarik | 2025eko Abenduaren 11a
Miramonen ziren gure bosgarrenak
Iragan urriaren 14an, asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxa gunera joan ziren egun pasa Donostiara.
Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten: astronomia, elektrizitatea eta plastinazioa.
Eguerditan, aro goxo baten laguntzaz, kanpoko eremuan piknikatu zuten denek elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikus esperimentatu museo interaktiboan: ilusio optikoak,...
Orotarik | 2025eko Abenduaren 11a
Donazaharreko elkargoaren etxea
Arbola bat ilunpean, udazkeneko hosto tapiza bat lurrean… Amets bidaiari galduak "Tzirtziltzil"-en ezagutza egiten du… Eta harrigarriena, piano zahar bat oihan erdian, lo. Huna hemen ikusi duguna urriaren 9an, Donazaharreko elkargoaren etxean. Stephane eta Patrik artistek "oihaneko piano", ipuin musikal eta poetikoa aurkeztu daukute. Plazer handia hartu dugu akordeoia, xirula, ttunttuna eta pianoaren...
Ba ote dakixu? | 2025eko Abenduaren 11a
1880ko hamarkadan, Errepublikanoek ez zuten gehiago bereizketa defendatzen baina halere neurri garrantzitsuak hartu zituzten, gizarte gero eta laikoago baten eraikitzeko.
Euskal diaspora | 2025eko Abenduaren 11a
GARDNERVILLE. Pasatu da, eta aitzina doa Nevadako Gardnerville eta Euskal Herriko Ortzaize herriak ahaidetu edo senidetzeko proposamena. Duela bi aste xoko huntan adierazi bezala, bilkurak egitekoak ziren Nevadako Gardnervilleko Herriko Etxean, eta aurkeztu proposamena aho batez pasatu zen, eta beraz bere bidea ari da egiten. HERRIA Ortzaizeko Xantxo Lekumberry hautetsiarekin eta Gardnervilleko “Mendiko Euskaldun Cluba” Euskal Etxeko Teresa Leonis lehendakariarekin...
Mundu zabalean | 2025eko Abenduaren 04a
Defizit publikoak handitzen ari diren momentu berean, armaden azkartzeko eta arma berrien erosteko diru publiko gehiago xahutzen dute Europako gobernuek, munduko herri gehienek bezala. Batzuen irabaziak hanpatzen dituen armen munduko merkatuan bigarren lekura igo da jaz Frantzia. Denbora berean gazteak gerlara joaiteko gogoak prestatzen ari dira.
Euskal diaspora | 2025eko Abenduaren 04a
EUSKARAREN EGUNA. Joan den asteburutik hasita hainbat eta hainbat dira munduan Euskararen Egunarekin bat ekitaldiak prestatu dituzten Euskal Etxe eta elkarteak. Ezin guziak hunara ekarri, baina oroituko dugu Valentzian, Mediterraneo aldean, arrakastaz ospatu zutela iragan larunbatean Euskal Etxeko eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikasle eta irakasleek, hitzaldi batez euskararen historiaz, mintzodromo presentzialarekin eta online Estatu Batuetako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016