Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 18a
60. edizioa bururatzean Durangoko azokaren antolatzaileek azaldu dute aurtengo 60 urteko ibilbidea borobildu duen edizio zoragarria izan dela. Lau egunetan azoka jendetsua izan da eta Gerediaga Elkarteak bisitarien gaztetasuna nabarmendu du. Ikasle Goiza eta Gazte Eztanda jarri ditu horren adibide, lehen egunean eskoletako umeei eskaini programazioa eta bigarren egunean 30 urtera artekoei begira prestatutako egitarau berezia.
Halaber, azokaren arduradunek azpimarratu dute Durangoko...
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 18a
CAFek 250 milioi euroko balioa duen kontratu berri bat Frantzian eskuratzea lortu du. Beasainen duen enpresak 22 Regiolis markako tren eginen ditu SNCF Voyageurs eskualdeko tren-zerbitzuaz arduratzen den operadorearentzat (Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualderako). CAFek ohar baten bidez azpimarratu du: “Eskualdeko trenen eskari berri honekin, CAF-Alstom kontsortzioan jarritako konfiantza berrituko da”.
Kontratu...
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 18a
Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleak prest dira 2026an berdela ez arrantzatzeko, besteek ere gauza bera egiten badute. Europako uretan espezie hori arrantzatzen den eremu osoa hesteko eskatu dute, kuoten banaketa bidezkoagoa ezartzeko eta espeziea berreskuratzea bermatzeko. Euskal arrantzaleentzat espezie nagusiak hegaluzeak, antxoak, berdelak eta legatzak dira. Berdelaren kasuan Europako Batzordeak aitzinatu du Kantauri itsasoko eremuan arrantzatu...
Orotarik | 2025eko Abenduaren 18a
Eguberri (1/2)
Duela mende erdi bat baino gehiago, Frantziako Dijon herrian gertatu zen Père Noël edo Bizarzuri delakoaren panpina bat ito eta erre zutela Dijoneko katedralaren aitzinean. Horren so egoiten izan ziren patronajetako 250 haur eta ospakizun horren gibelean zegoen denbora hartako apezeria, Bizarzuri ari zelakoan giristinoak pagano bilakatzen eta kukua bezala ari zela jendeen artean sineste giristinoen hiltzen....
Gogoa hazi | 2025eko Abenduaren 18a
Alexandre Aguerre adiskidearen ehorzketa mezan, galdegina izan zitzaidan azken agur baten erraitea. Zonbait buru hausteren ondotik, pentsatu nuen “Zatozkiote” kantuaren hitzak berme, zerbait erraiten ahal nuela.
Berriki, Herria astekari hunen irakurle batek ohar bat egin daut: “Mikel ez ote duzu, azken agur hortan, Alexandre sainduen lerroan eman?”.
Galde horri erantzuna behar niola eman, horra hemen zenbait gogoeta saindutasunaz.
Lehen lehenik...
Orotarik | 2025eko Abenduaren 18a
Elkartasunez hilabetea hasteko, Txoko elkartea ezagutu dute
Azaroaren 4an, asteartez, abiatu da "elkartasun hilabetea" gure kolegioan Hendaiako "Txoko" elkarteko kideen aurkezpen mintzaldiari esker.
Lehen partean, kolegioko 6. eta 5.eko 62 ikasle hurbildu dira eta bigarrenean, 4. eta 3.eko 19 ikasle.
2005eko abenduan sortua, Txoko elkartea Hendaian kokatua da, Hendaiako Herriko Etxeak prestatutako etxe batean eta aterpe gabeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016