Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 25a

Aurrekontuak Nafarroan...

2026ko aitzinkontuak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak, Gobernuko hiru bazkideek —PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak—, EH Bildurekin akordioa gauzatu ondoan. Zehazki, EH Bilduabstenitu da, eta eskuineko oposizioak kontra bozkatu du.Ainhoa Unzu PSNko parlamentariaren ustez, “alderdien interesen gainetik interes orokorra lehenesten duen Nafarroaren alde” egin bozketa bat izan da. 6.741 milioi euroko diru zama onarturik, Nafarroak sekulan izan duen aurrekonturik handiena kudeatuko...

Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 25a

…baita Gipuzkoan...

Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2026ko aurrekontuak onartu dituzte, foru gobernua sostengatzen duten bi alderdien (EAJ eta PSE-EE) etaElkarrekin Podemosen babesari esker.Aurreikusi bezala, EH Bilduk eta PPk kontra bozkatu dute. Gutxiengoan agintzen duen koalizio gobernuak (EAJ eta PSE-EE) oposizioko talde baten babesa behar zuen heldu den urteko kontuak onartu ahal izateko. PP izan zen 2025eko aitzinkontuak onartzeko giltza eta aldi honetan Elkarrekin Podemosekin lortu du akordioa foru...

Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 25a

…eta Araban ere

Arabako Batzar Nagusiek 2026ko 727 milioi euroko foru aurrekontuen proiektua onartu dute Foru Gobernuaren eta Elkarrekin Arabaren aldeko botoekin. PPk, EH Bilduk eta Voxek, berriz, kontrako botoa eman dute. Foru Gobernuak defendatu du ekarpen berriekin indartu direla kontuak, eta egonkortasun handiagoa izanen dutela.

...

Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 25a

Ararteko berria

Mikel Manzisidor izendatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko, EAJren, PSEren eta PPren babesarekin. EH Bilduk kontra bozkatu du, Manzisidorrek ez duela “karguak eskatzen duen euskara maila” argudiaturik. EAJk, aldiz, defendatu du ararteko berriak “profil egokia” duela lan horretarako.

Mikel Manzisidor Bilbokoa da, zuzenbideko lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Nazioarteko Harremanetako doktorea Genevako Diplomazia Eskolan. 2004tik 2014ra Unesco etxearen zuzendari...

Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 25a

Sanferminetako errepresioa

"Errepresioaren aurrean elkartasuna antolatzera" deitu dute Iruñerriko hainbat eragilek, aurtengo Sanfermin bestetan gertatu errepresioari erantzunez. Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak, Indar Gorrik, Harituk, Jardunek eta Mugimendu Sozialistak egin dute salaketa: propaganda politikoa jartzeagatik eta aldarri politikoak plazaratzeagatik, jende andanak jasan zuen Espainiako Poliziaren eta Iruñeko Udaltzaingoaren jazarpena 2025eko Sanferminetan.

Hala nola uztailaren 6an hamaika...

Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 25a

Sakelako hiztegi hirueleduna

Euskara, Arabiera eta Amazigera hizkuntzak biltzen dituen hiztegia argitaratzekoa du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, Laudioko kasinoan abenduaren 29an. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarentzat hiztegia izatetik haratago doa, hain zuzen Aiaraldean bizi diren komunitateak "bultzatzeko ekimena" baita. Era horretan, helburua da, euskara ardatz harturik, hizkuntza komunitateen arteko ezagutzaren eta partekatzearen sustatzea.

Hiztegi hirueledunaren proiektua Aqharas elkartea, AEK eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016