Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 15a

Itsas bazterretik

Elkar'topa #1: pilotari txapeldunak

Azaroaren 21ean, ostiralez, ekintza berria antolatua izan da kolegioan: Elkar'topa #1!

Aldi honetan, pilota gaia hartuz, Argentinan iragan den 23 urtepeko Munduko Pilota lehiaketan, hiru gazte kolegiora gomitatu ditugu: munduko txapeldunak izan diren Unai Tellechea (kolegioko ikasle ohia) eta Oxan Perugorria Halsouet sare arloan, eta Julen Mariluz esku-huska, buruz-buruko sailean.

Lehen...

Ba ote dakixu? | 2026ko Urtarrilaren 15a

Dreyfus afera (2/10)

1894ko urriaren 15ean, Alfred Dreyfus Aitzindaritza Goreneko bulegoetara buruz joan zen, Parisen, “burgesez jantzita”, bitxiki eskatua izan zitzaion bezala. Ez zakien oraino bere libertatearen azken minutuak zirela. Bere emaztea, Lucie, eta haurrak agurtu zituen, egunero bezala, jakin gabe bost urtez ez zituela berriz ikusiko.

Euskal diaspora | 2026ko Urtarrilaren 15a

Danborren burrunba, euskara, euskal solidaritatea...

URTARRILA. Hilabete berezia izan ohi da urtero urtarrila Euskal Etxe eta komunitatetan. Argentina Uruguai, Txile eta munduko hego hemisferioan, barealdia dakar urte hasierak, uda garaia baita, eta opor garaia beraz jende askorendako, sasoin baxua, Euskal Etxeak eta heien desmartxak geratu eta gero urteari ekiteko indarra hartzeko tenorea. Urte Zaharra bukatzeko txanpa gibelean utzirik, hainbat euskal etxek heien Urteko Biltzarrak egiten dituzte urtarrilean, eta badira baita...

Mundu zabalean | 2026ko Urtarrilaren 08a

Indartsuenen ordena berria

2025eko urtea bururatzen da hasi den bezain ilun eta arranguragarri. Urte guzian munduko joko politikoa nahasi dute Trumpen deklarazio harrigarriek eta ekintzek. Jadanik agertzen ziren tendentzia okerrak azkartu ditu. Errusia ez da azkena izan joko hortan. Inperioak eta interes handiko komertzio akordioak ari dira nagusitzen, ttipiak zapalduz. Nazio Batuetako asmo ederrak zokoratuz indartsuenen ordena berria martxan da.

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 08a

Euskararen pizkunde berri baten aldeko “txinparta”

6.500 lagun bildu zituen Euskararen Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arenan, euskararen “pizkunde” berri baten aldeko “txinparta” pizteko xedez. Euskara larrialdi linguistiko egoeran dagoela oroitarazi zuten, baina esperantza ukaiteko arrazoiak ere badaudela adierazi zuten. Gakoa, bertzeak bertze, hizkuntza-politiketan jauzi bat egitea zela aldarrikatu zuten. Euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea bermatzeko galdegin zieten erakundeei, eta herritarrak euskaraz mintzatzera...

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 08a

CAFen kontratu berria

Beasaingo CAFek bertze konpainia batzuekin osatu duen partzuergoak kontratu berri bat erdietsi du. Oraingoan, Italiako Napoli hiriarentzat metroko hamargarren linearen proiektu osoa gauzatuko du.

Proiektuak bere baitan hartzen ditu seinaleztatze sistema, azpiestazio elektrikoak, katenaria, datu sarea, telekomunikazioak, geltokiko kaiaren atea, kontrol zentroa eta osoki automatikoak izanen diren hamar tren berrien hornidura. Tren hauek edukiera handiko hiruna bagoi ukanen dituzte....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016