Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 08a

Imanol Pradales lehendakariaren urte bukaerako mezua

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak urte bukaerako adierazpen instituzionala egin zuen abenduaren 31n. Euskadiren etorkizun hurbileko hiru ardatz nagusi izan zituen mintzaldiak: migrazioa, euskara eta autogobernua.

Urte berrirako xedeak azaldu aitzin, 2025ari eman zion behakoa: munduko ezegonkortasunak, Ukrainako gerlak, Gazako genozidioak eta polarizazio politikoaren gorakadak baldintzatu dutela erran zuen lehenik. Ondotik, iragan berri den urtean Euskadirentzat izan...

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 08a

Euskal Kontsortzioak Ayesa Digital erosi du

2025 urtea bururatzeko oren erdi bat falta zelarik, Eusko Jaurlaritza, BBK Fundazioa, Kutxabank eta Teknei barne hartzen dituen euskal kontsortzioak informatikako zerbitzuak eskaintzen dituen Ayesa Digital erosteko urratsa eman du, 480 milioi euroren truk. Erosketa gauzatzeko azken epea abenduaren 31ko gauerditan finkatua zen.

Ayesa Digital konpainiak Ibermatica, M2C, Proxya eta Emergya barne hartzen ditu, eta 2.000 langile baino gehiago ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.

Erosketa...

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 08a

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko mahastiak lagunduko ditu

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 928.168 euroko diru laguntza emanen du Euskadiko mahastiak berregituratzen eta birmoldatzen laguntzeko. Diru zama hori baliatua izanen da 105,58 mahasti hektareatan modernizatze lanak egiteko, jasangarritasuna hobetzeko eta ekoizpenaren eta merkatuaren desafio berrietara egokitzeko.

Diru laguntza horretarik, 527.419 euro erabiliko dira urteko lanentzat eta 400.748 euro aldiz bi urtetarik behin egin behar izaten...

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 08a

EH Bilduren Batzar Nagusia

EH Bilduk urtarrilaren 10ean eginen du Batzar Nagusia, Bilbon. Honen helburu nagusiak izanen dira “Elkarrizketa Nazionala” herri ekimenaren bilana egitea eta 2026an koalizioak euskal politikagintzarako “giltzarritzat” daukan urteari buruz prestatzea.

Ondoko hilabeteetan, koalizioak oinarri programatikoak landuko ditu, euskal herritarren “kezkei eta arazoei” erantzuna emateko helburuarekin. Arreta berezia ezarriko du ondoko gaietan: etxebizitza eskuratzea, zerbitzu...

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 08a

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldia

Ezin da gehiago luzatu – Ezin da gehiago itxaron” izanen da Sare Herritarrak urtarrilaren 10ean Bilbon eginen duen manifestaldiaren leloa. Antolatzaileek azaldu dute mobilizazioaren helburua izanen dela euskal presoen “eskubideen urraketaren amaieraren aldeko aldarrikapen demokratikoa” eta orain arte “lortutako aurrerapausoen inguruko gogobetetzea” plazaratzea.

Sareko bozeramaileen arabera, euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldi...

Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 08a

Kukumarro

Ipurtargia

Egun hauetan Okzitaniako Tolosan nintzela gaskoinaren eta euskararen arteko lokarriez zerbait jakin nahian, tesi bat entzun beharrez, lagun batek erran zidan bere herriko erreketan ez zela gehiago ez xiparik ez xarborik bainan halere joan den udan ipurtargi bat edo beste ikusi zuela. Hori Lannemezan inguruan. Erran nion: “Nik bihirik ez diat ikusi”. Ipurtargia diogu euskaraz bitxo ttipi honek gure ustez argia ekartzen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016