Gogoa hazi | 2026ko Urtarrilaren 08a
Vatican II Kontzilioaren 60. urtebetetze kari, Mikel Epalzak mintzaldi sakona eman zuen frantsesez Ziburun 2025/09/10ean. Bortz puntutan. Hona lehenaren erdia.
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 08a
Eguberri aitzin, antzerkia egin
Urtero, eskolako haurrok, larrazkeneko bakantzen ondotik, ikusgarria preparatzen dugu: antzerkia, kantuak, dantzak... Aste horietan, azaroan eta abenduan, Omiasainduko oporren ondoren, antzerki bat preparatzen dugu: "Ametsen ibilaldia". Testua irakurtu dugu zehazki. Bakoitzak bere rola badu: batzuk laminak dira, beste batzuk kirolariak edo Greziako jainko eta jainkosak.
Amets enoatzen da, ez daki zer...
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 08a
Adoenia prebentzioa 6.endako
Urriaren 7 eta 9an baita azaroaren 4 eta 6an, seigarreneko ikasleek Adoenia zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute.
Gela erdi bakoitzak bi orduko saioa ukan du, aldi oro bi profesionalekin eta bi gairen inguruan: errespetua eta bortizkeria.
Profesionalekin pundua egiterakoan, saiatu dira lehen parte batean definitzen zer den bortizkeria eta zer den errespetua. Ikasleen parte hartze...
Ba ote dakixu? | 2026ko Urtarrilaren 08a
Duela 120 urte, 1906ko uztailaren 13an, legeak bere eskubide osoaz birjabetu zuen Alfred Dreyfus, azkenean, 12 urteko borroka luze baten ondotik. 1894ko urriaren 15ean, Alfred Dreyfus kapitainak, Aitzindaritza Goreneko buruzagiaren bulegora sartu zelarik, ofizialki ikuskatze sinple batentzat, ez zezakeen asma infernuko atea hetsi zela bere gibelean. Minutu zenbaitez, bizi osoa lurrera erori zitzaion.
Euskal diaspora | 2026ko Urtarrilaren 08a
DANBORRADA. Urtea hasi berria, danborrada donostiarra da hain segur munduko euskaldunen egutegian lehenik heldu den besta giroko elgarretaratzea. Ez dute batere leku guzietan ospatzen, baina beste batzuetan tradizio zinez errotu eta maitatua da, hala nola Argentinan hainbat lekutan, Necocheako Euskal Etxea buru; Mexikon, hiriburuko Euskal Etxean; Estatu Batuetan, aurten New Yorken ospatuko dute; Espainian, Madrilen eta Valladolid-en, konparazio; eta Txinan, Shangaiko Euskal...
Mundu zabalean | 2025eko Abenduaren 25a
Urteak joan urteak jin, jendartea kanbiatzen ari da. Klima aldaketaren ondorioak saihesteko lanpostu berriak beharrezkoak dira. Azken urte hauetan abiadura handian garatu teknologia berriak kudeatzeko adituak behar dira. Osasun alorrean aitzinamenduak izan daitezen ikerlariak beharrezkoak dira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016