Orotarik | 2025eko Abenduaren 18a
Aldude Lepederreko saretegien bisita
Azaro hastapenean, lehen mailako ikasleek egin dute urteko lehen ateraldia Lepederreko saretegietarat. Usotegi hau 1906an sortu zen eta luzaz familia berak kudeatu du; 2006az geroz tokiko elkarte batek du egiten. Horko arduradunek nahi ukan diete esplikatu haurreri nola egiten zen ihizi mota hori eta zoin ziren postu bakotxaren eginbideak.
Xatarlariek inarrosten dute oihal xuri bat usoek xaretako...
Mundu zabalean | 2025eko Abenduaren 11a
Lehen aldikoz, justiziak zientzialari batzuk kondenatu ditu, Scientist Rebellion taldeko kideak dira. Municheko auzitegiak BMW auto markaren eta BlackRock enpresaren kontra indarkeriarik gabeko ekintzak burutzeagatik kondenatuak izan dira.
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Abenduaren 3an Euskararen Eguna zela baliatuz, bezperan agerraldi jendetsua egin zuen Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbao Arenaren ondoan. Idurre Eskisabel idazkari nagusiak irakurri zuen adierazpena, berekin zuela euskalgintzako eragile andana bat, hala nola Elkar, AEK, Berria, EHE, Eusko Ikaskuntza, UEU, Bertsozale Elkartea, Bilboko Konpartsak, Ikastolen elkartea.
Irakurri zuen adierazpenean, Eskisabelek ohartarazi zuen euskara “larrialdian” dagoela. Hori ikusirik, euskaltzale...
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Eustat estatistika erakundearen azken datuek erakusten dutenaren arabera, EAEko Barne Produktu Gordinak %2,3ko hazkundea izan du aurtengo hirugarren hiruhilekoan eta 13.450 lanpostu sortu dira azken urtean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Lurraldeka begiratuz, Bizkaiak ezagutu du BPGarengehikuntzarik handiena (%2,5), ondotik heldu da Araba (%2,3) eta gero Gipuzkoa (%2,2). Lan sektoreei dagokienez, industriak %0,2ko emendatzea izan du, eraikuntzak %5ekoa eta zerbitzuek %2,9koa....
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Joan den astean hainbat eraso gertatu ziren EAEko gune zenbaitetan. Lehen ekintza, PP alderdiaren Bilboko egoitzan izan zen: lokalaren aitzinaldea tinda gorriz zikindua agertu zen eta berinan kolatua zen afixa batean “gazteok independentzia” irakur zitekeen. PPk salatu zuen Ernai, ezker abertzaleko gazteen egitatea zela. Ondotik jakin zen ezezagun batzuek kalteak eragin zituztela Durangoko karriketan ETAren biktimen omenez ezarriak diren bederatzi plaketarik hirutan.
Egun hartan...
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Aitzineko artikuluan aipatu tindaketak gaitzetsi dituzte Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, EH Bilduk, Fernando Buesa fundazioak eta Covite ETAren biktima batzuen elkarteak.
Imanol Pradalesek zabaldu duen mezuak honela dio: “Onartezina da besteen pentsatzeko modua ezabatu nahi izatea, eta onartezina da mundu ikuskerak inposatzea”. Elkartasuna adierazi die PSE-EEkoeta PPko militanteei.
EH Bilduk, bere aldetik, “irmoki gaitzetsi du” PSE-EEko idazkari nagusi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016