Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 31a

AOP sormarken besta

AOP%20sormarken%20besta

Euskal Herriko 4 AOP sormarkek (Appellation d'Origine Protégée): Irulegiko arnoak, Ossau-Iraty gasnak, Ezpeletako biperrak eta Kintoak, elkarrekin elkartea osatu dute. Lau sailetan ari diren laborariek, 2019an, Lurrama kari, nahi ukan zuten sormaka bakoitzen urteurrena ospatu, egoera sanitarioak denak ezeztatu zituen. 2020an Irulegiko arnoak 50 urteak ospatu ditu, Ossau-Iratyk 40 urte, Ezpeletako Biperrak 20 urte eta Kintoak 5 urte.

Urte anitzez bakoitzak bere sailean lan egin du eta Ipar Euskal Herrian garatu da. Sortu den lehena 1970ean Irulegiko arnoa izan zen, Ossau-Iraty gasna 1996an, Ezpeletako Biperra 2000n eta azkenik Kintoa 2019an.


Bi urte pasa direla, horra apirilaren 3an, Itsasuko Atharri gunean "Sormarken besta" antolatzen dutela.

Sébastien Clauzel Irulegiko mahastizainak, Laurence Lastiri Ezpeletako biper ekoizleak eta Beñat Saint-Esteben Ossau-Iratyko laborariak "Sormaken besta" presentatu dute. Egun horren helburua anitza da, ekoizten dituzten produktuak publiko zabalari ezagutaraztea, besta giro batean jendeekin harremana sendotzea eta ekoizten dutena nola egina den aurkeztea. Itsasu herrian ospatua izaiteak ere sentsua baduela errana izan da, diren AOP desberdinen lurralde erdian izanez. Beste sail batzuk ere, horietan Itsasuko gereziarena adibidetzat emana izan da, AOP lortzeko urratsak 2 urte hauetan eramanak baitira, egun horrek hori ere agertu nahi du.

Akitania Berria eremuan anitz apelazio desberdin izanez, inportantea kausitzen dute elkarrekin lan egitea, Euskal Herriko ekoizpenak defendatzeko eta sustatzeko.


Egitarau aberatsa eskainia da, familientzat tailer pedagogikoak, kabala erakusketa, mahai inguru eta gastronomia guneak. Egun horretan, epizeria muntatua izanen da, 4 sormarken produktuez gain, tokiko kalitatezko ekoizpenak ere aurkituko dira. Esplikatu dute, ez zutela usaian egiten den bezala ekoizle bakoitzak bere erakusketa-mahaia egin nahi ukan, baina bai denen produktuak atzemaiteko gune amankomuna.


Egitarau zehatza

Estreinaldiarekin hasiko da (10:00) eta ondotik mahai ingurua (10:30), "Euskal Herriko sormarken eraginak gure lurraldea. Egiazko erronka?" gaia solasgai izanen da. Francis Poineau (Ossau-Iraty), Sébastien Clauzel (Irulegi), Sylvie Leizagoyen (Kintoa) eta Martine Damois (Ezpeletako biperra) mintzatuko dira. Hauekin batean, Bruno Jauriberry Gamia jatetxeko sukaldariak, Audrey Aubard hazkurri industrian aholkulariak eta Jean-François Launay sare sozialetan eragileak, beren ikusmoldea emanen dute.

Egunean zehar animazio desberdinak iraganen dira: "Gorria" Ezpeletako biper barietatea ezagutzeko tailerrak proposatuak dira. Lurraldeari egokiak diren Manex buru gorria, buru beltza eta Basco-Béarnaise ardi arrazen baloreak jakinen dira, bai eta gasna nola egiten den. Euskal xerria arraza, Europako zaharrenetarik izanez, publikoak deskubritzeko parada ukanen du.

Bestalde, sormaketako ekoizpenen dastatzea posible izanen da. Bidaia moduan, pasaportea eskutan, hiru dastatze desberdin antolatuak dira.

Besta giroa eman nahian, eguerditan bazkaria 30€tan proposatua da. Sormarka desberdinek aitzinetik txartelak salgai ukanen dituzte edo han berean erosten ahalko dira. Ezpeletako trikitilariak, "Hastapenetik" dantza taldea eta "Kakolak" Itsasuko musika taldeak hor izanen dira egunaren alegeratzeko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2022/03/31

Elkarrekin urrun goaz!

Elkarrekin%20urrun%20goaz!

Horra Integrazio Batzordearen 2022ko kanpainaren lema berria, martxoaren 26an abiatu dena. Aurtengo helburua, 176.000 euroren biltzea da, ikastoletan, elbarritasun egoeran diren haurren inklusioa laguntzeko. Diru hori gero eta handiagoak diren beharreri erantzuteko baliatuko da. "Elkarrekin, urrunago goaz!" da aurtengo lema, garai hauetan ikusten dugunez eta krisi egoeretan ikusi ohi dugunez, elkar lagunduz eta elkarrekin lan eginez gainditzen baitira zailtasunak" zioten arduradunek, kanpaina aurkezterakoan. Berezitasunak dituzten haurren inklusioan, trabak ez dira bakarrik haur horiek bizi dituztenak, beren hezkuntzan lagundu nahi dituztenek, buraso, erakasle eta laguntzaileek ere pairatzen dituzte. Egiten duen lana eta erronkak azaltzeko, informazio mahaiak eta laguntza deiak antolatzen ditu, Ipar Euskal Herriko hainbat herritan.

Elkarteak laguntzen dituen ikasleen kopurua emendatuz doa. Gaur egun, 162 haur dira inklusio programan, 2021ean, 118 haurrekin hasi eta 150ekin...

Irakurri segida

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016