Herriz Herri - Baiona (L) | 2022ko Martxoaren 31a
Baiona eta Eusko Ikaskuntzaren sariak - Xingar feria lehiaketa
Baiona hiria eta Eusko Ikaskuntzaren sari banatzea
Urtero Baiona hiriak eta Eusko Ikaskuntzak, euskal kulturaren saila, arlo desberdinetatik garatzeko lan egin duten pertsonak sariztatzen ditu. Bi urtez geldirik egon ondoan, horra aitzineko astean ekitaldia iragan dela.
"Jean-Michel Larrasquet" ohorezko saria, Jean-Claude Larronde historialari eta ikertzaileak eskuratu du. Luzaz Euskal Museoko presidentea egona, Euskal Herriko historiaz liburuak idatzi ditu.
"Tesia" saria Antton Maya Larresoroko unibertsitateko erakasle-ikertzaileak errezebitu du "Trantsiziotik haratago justizia trantsizionala: Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua" egin tesiarengatik.
"Dokumentalen Bideo Sorkuntza" saria Idoia Lahidalga Baglietto eta Oihane Puertas Ramirez-ek ukan dute "Tenpraren Guarpena"(Denboraren Memoria) dokumentalarentzat. Erronkariko belaunaldi desberdinetako 4 emazteren lekukotasunak agertzen dira.
Xingar lehiaketan parte hartzeko hautagaitzak idekiak
Pazkozko asteburuan iraganen da xingar feria, ohi den bezala, apirilaren 14an, ostegunarekin xingarra da lehian izanen. Izen emaiteko posibilitatea oraindanik egiten ahal da, egunean berean ere izanak hartua izanen dira. Aitzinetik izena emana duenak, kitorik aparkatzen ahalko da, kafea eta eguerdiko bazkaria eskainia izanen zaio.
Parte hartzeko Herriko Etxean izena eman behar da, 05-59-59-21-81 deituz. Lehen saria eskuratuko duenak plantxa bat irabaziko du eta enkantean saldua izanen den xingarraren saria, 2. saria Baionako turismo bulegoak eskaini 400€ko opari-txekea, 3. saria Komertsanten bulegoak eskaini 200€ko opari-txekea eta 4. saria Kofradiak emanik 150€.











