Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Martxoaren 31a

Korrika - Eskubaloia -Pilota

Korrika%20-%20Eskubaloia%20-Pilota

Korrika

"HitzEkin" hori da aurtengo korrikaren lema, hitzak obratu.Martxoaren 31n, Amurriotik (Araba) abiatuko da. Irisarrin apirilaren 5ean gauez gau pasatuko da (2:30 hirian). Herriko elkarte guziek parte hartzen ahal dute, bai diruz, bai eta lasterka segituz Iholditik Ortzaize aldera, deneri idekia da.


Eskubaloia

Iragan partidak - Nazional 2. mailan, 1 taldeak irabazi du 29/28 beharrezkoa zuen partida, Aurrillac hirian. Prenazional mailan, 2. taldeak Airoskin 33/43 galdu du Canejan taldearen kontra. Nesketan 1. taldeak 27/28 galdu du Mios hirian, multzoko lehenaren kontra. Ortesen, 2. taldeak 21/26 galdu du.

Heldu direnak - Larunbatean gizonen 1. taldea St Nazairera joanen da eta pre-nazionaleko 2. mailako taldeaVillenaven ariko da. 17 urtez petikoak Niort-en ariko dira. Guziek bide bera hartuko dute, hor ageri da iragan urtean eskuratu autobus ttipiak ez direla debalde.

Nesketan 2. taldea Kanbon ariko da (19:00) eta ondotik 1. taldea (21:00).

Segi gogotik!

J-P.E.

Pilota

Buruz buruka

Gure elkarteko bi pilotarientzat berri onak, final-laurdenen kontu. Artekoetan, Eñaut Sallaberryk 40/28 Ellande Etchebarneren kontra irabazi zuen. Finalerdietan, Eñaut-ek, Aimar Oçafrain beste irisartarra parean ukan du. Maleruski, Eñaut-ek 25/40 galdu du. Halere finaleko Aimar-i suerte on! Gaztetan, Eneko Etchevers-ek 30/16 Johan Dermit-en kontra irabazi du. Finalerdietan, Eneko aste hondar huntan Napurrak-eko Eneko Ithurriaren aurka ariko da.

Mintegien partidak

Joan den astean, hemendik beretik, nesken partidak ditugu aipatu, aldi huntan, mutikoenak. Hemen ere, elkarteko bi pilotarik, gazteen mailan parte hartu dute. B sailean, Jon Mollon eta Itsasuko Peio Lascarayek finala jokatuko dute, Julen Lanougere-Iñaki Ithurralderen parean eta A sailean, Manex Etxeberri Pacheco saratarra eta gure Xan Bidart, Xalbat Duhalde-Peio Migueltorenaren aitzinean. Finalak, apirilaren 3an (10:00), Donapaleuko trinketean iraganen dira.

Union Basque

Multzoko partidetarik landa, orain gure pilotariak final-zortzirenetan sartuak dira, ondoko asteetan horien berri.

Korrika

Korrika 2022 Irisarritik ere pasatuko da, apirilaren 5ean (2:30), Irisartarrak Pilota elkarteak 1151 kilometroa du, Laborarien Etxearen aitzinean izanen da. Denak gomitatuak dira, pilotazale ala beste urrats baten egiterat euskararen alde!

MO


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016