Mundu zabalean | 2022ko Martxoaren 31a

Agroindustriaren kontrako borroka

M.O.

Agroindustriaren%20kontrako%20borroka

Aitzineko astean, "Bretainia Laborantza Agroindustriaren Kontra" kolektiboko 50 bat militantek, tren bidean pareta bat eraiki dute, Sanders enpresara abian zen trena blokatuz. Tren horretan kabalentzat bazkak egiteko zerealak garraiatzen zituen. Ekintzaileek bagoiak ideki eta 1.200 tona gari lurrera bota dituzte.

Ageri baten bidez, kolektiboak ekintza horren helburua zein den azaldu du: "Laborantza industria sistema zuzenean paretara doa, geldiarazi behar dugu". Laborantza industrialaren aurkako desobedientzia zibileko ekintza horren bitartez, kolektiboak Sanders enpresari, eta gisa berean ari diren laborantza saileko negozioan ari diren guzieri, bai eta botere publikoeri, praktikak alda ditzaten eskatu nahi ukan du, interes orokorra zaintzeko.

Bretainiako Laborantza Kontseiluak eta FRSEA sindikatuak ekintza hori salatu dute: "Errealitatetik urrun eta interes orokorraren aurka aritzen diren pertsona horien ekintza eskandalagarria da."

Salaketa hori lotua da beste toki batzuetan egiten diren ekintza batzuri, bereziki Bayer-Monsantoren kontra. Bretainiar kolektiboak, agroindustriaren produktibitatea eta teknologiak salatzen ditu, hazleak eta ekoizleak gero eta zor gehiago egitera eramaiten dituena.

Bestalde, aktibistek salatzen dute laborantzako negozioak ingurumenean dituen: "kalte anitz eta konponezinak", "nitratoen eta pestiziden erabilera gero eta handiagoa", "transgenikoen erabilera", "garraio zentzugabekoa" eta "berotegi-efektuko gasen isurketak".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2022/03/31

Malin laborariek klima aldaketari buru egin behar

M.O.

Malin, klima aldaketa dela eta, ondorio larriak pairatzen ari dira: euri erauntsiek uholdeak eraginez eta ondotik idorte ezohikoak, haize bortitzekin. Klima nahasmenduak, ur-baliabideak eta lurzoruaren kalitatea kaltetzen du, ondorioz laborantza eta arrantza ahultzen du.

Saheleko herrialdea, jadanik pobrea dena, elikadura segurtasun eskasean ezartzen du populazioa. Horrez gain, herritarrak egoera politiko eta segurtasun krisi handian bizi dira, 2021az geroztik gatazka armatu baten aitzinean baitira.

Maliko populazio aktiboaren %80a laborantzaz bizi izanez, idorteak 225.000 hektarea galaraz litzateke. Egoera hori dela eta, Mali desafio handi baten aitzinean da, ekoizpen metodoak azkartu eta iraunkortu beharko ditu, klima-arau berrietara egokitu sistema jasangarriagoak garatuz.

Hazi egokituak aurkitzea beharrezkoa du, gehiago ekoiztea ahalbidetuko duena. Sorgho zereala anitz landatua da, laborariak barietate berri baten plantan jartzen ari dira, lasterrago...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2022/03/31

Aberats eta eragin handiko errusiar oligarkak

M.O.

Ukrainako gerla dela eta, gutitan aipatuak ziren errusiar oligarkak anitz aipatuak dira. Modu pribilegiatu batean gobernatzen duen talde politiko ttipi baten parte diren pertsona horiek, nor diren joan gira ikustera.

Enpresaburu boteretsuak dira, jet pribatuen jabeak, itsasertzeko estazio garrantzitsuenetako yateak eta munduko lau ertzetako luxuzko eraikinak dituztenak. Zigor ekonomikoak ezarriz, estatu anitzek Errusiako erregimena zapaltzea espero dute.

Elite hauek agertu ziren Boris Yeltsin-ek enpresa publikoen pribatizazio masiboa martxan jarri zuelarik. Kasu gehienetan saltze horiek kontrolatuak izan ziren. Errusiar agintariek prezio apalean saldutako Errusiako ekonomiaren parte bat ez zuten nahi ukan atzerriko enpresen eskuetan izan zedin.

Sistema horretaz etekinak atera dituztenak dira 1980ko hamarkadan Errusiako elite politiko eta kulturalen parte izan zirenak. Nazioarteko Diru Funtsak egin ikerketa baten arabera, 1992tik 1994ra, 15.000 enpresa baino...

Irakurri segida

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016