Orotarik | 2022ko Martxoaren 31a
Itsas Bazterretik: Hazitik lilia enpresa deskubritu dute!
Piarres Larazbal Kolegioa
IEP bisita profesionalak proiektuaren barne, beste lanbide bat ezagutzeko aukera ukan dute ikasleek. Oraingo honetan, Hazitik Lilia enpresa ezagutu dute.
Otsailaren 4an eta 11n, baita ere martxoaren 4an, Senperera joan dira eta han dauden negutegi eta instalazioak bisitatu dituzte. Hazi biologikoak erein eta landare bilakatu arteko prozesua ikasi eta ikusi dute. Hazteko behar dituzten baldintzak eta prozesua ezagutu dituzte. Hazi direnetik, salmentan ematen diren arte.
Konturatu dira sinplea dirudien lanbide batek gauza anitz badituela barnean! Lurra prestatu, tenperaturak zaindu, momentu egokian lekuz aldatu, xintxuketa, salmenta, administrazioa!
Bisita biziki interesgarria eta osatua izan da!
Mila esker Mirentxu eta Jakes zuen harrera eta ezagutzeen transmisioagatik!!
Haien kontaktua: www.hazitiklilia.eus.













