Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2022ko Martxoaren 31a

Bihotzeko Ostatu - Eleketa - EH Mus - Pilota

Bihotzeko%20Ostatu%20-%20Eleketa%20-%20EH%20Mus%20-%20Pilota

Bihotzeko ostatuak

Eskerrik beroenak Baigorriko Spar saltegiaren partez, Garaziko Bihotzeko Ostatuen aldeko kanpainan parte hartu duten erosle guzieri. Haueri esker, 145 kilo merkantzia bildu dute. Gisa hortan, bolondresek udako janari banaketa segurtatzen ahalko dute.

Eleketa

Joan den ortziralean estreinatu da "Eleketa" erakusketa Baigorriko Herriko Etxean eta heldu den maiatzaren 21a arte bisitatzen ahalko da. Garazi-Baigorriko ehun bat gizon emaztek heien bizi eta oroitzapenak kondatzen dituzte, bideo filmen bidez eta Maite Barnetxe kazetariak 70-80 hamarkadetan telebistarentzat egin erreportaia batzu ere ikus daitezke.

Mus

Euskal Herriko mus xapelketan, Paul Dupuy eta Pantzo Hirigarai baigorriarrak Baxe Nafarroako xapeldun atera dira, joan den aste hondarrean, Heletan. Paul-ek karta onak, bere lagunak jakitatea, nehor ez zen maila goreneko bi jokalari fin haueri xapelaren hartzeko gai.

Oroit Euskal Herriko 7 lurraldeetako final eguna hain zuzen aurten Baigorrin dela, heldu den apirilaren 9an. Beraz etxean artzeko abantaila ukanen dute gure herriko bi muslari trebeenek! Goresmenak Paul eta Pantzo, ez gira zuetaz gutti harro!! (Astoak bere burua lauda!)

Pilota

Trinketeko esku huskan, bi pilotari baditugu finaleko, igande huntan, Donapaleun, Zaharrer Segitik. Laurent Lambert, 2. mailan, "BAC" elkarteko Bixente Laffiteren kontra (16:00). Ondotik, lehen mailan, Ellande Orhategarai, Endaiarrak elkarteko Eneko Maiz-ren kontra.

Korrika

Kasu! Espartinak eta galtza motxak presta! Korrika badator! Gure mintzairaren sustenguz, Euskal Herriko 7 lurraldeak zeharkatzen dituen lasterkaldia apirilaren 5ean, astelehenetik astearterako gau minean,goizeko 4ak aitzinttoan (xuxen erraiteko 3:52tan) helduko da Ortzaize aldetik Baigorrira, gero Izpegiko lepoaren igaiteko, Baztango ibarrari buruz. Hemen gaindiko elkarte desberdin gehien gehienek erosia dute heien kilometroa.

Kuraia hartzeko, jakin ezazue izanen dela edarien hartzeko manera (hotz ala bero, zuek ikus), bai Izpegin eta bai Baigorriko Bixentainean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016