Herriz Herri - Banka (NB) | 2022ko Martxoaren 31a
"Kintoan" argazki erakusketa Olhaberrin
Duela 10 bat urte, Bankako Herriko Etxeak engaiatu zen mugaz-gaindiko dinamikan eta estrategia horretan segitzen du. Aurten ere, Nafar Garaiko Esteribarrekin "Kintoan Barna" partaidetzan da, hainbat proiektu gauzatzen ari dira, xede batekin: mugaz-gaindiko lotura berpiztea. Testuinguru honetan, argazki erakusketa ibiltaria partaidetzan diren herriz-herri pasatzen ari da. Udaberri honetan, Bankako Olhaberrin ikusgai izanen da. Erakusketa horrek "Kintoan" izena du, bere paisaiak, fauna eta flora, bai eta emazteen lana balioan ezartzen du. Gregorio Seminario Eugiko argazkilariak bere begiradaren bidez, natura eta bizileku berezi hori goraipatu nahi du.
Martxoaren 30etik goiti ikus daiteke, libroki eta Olhaberri ondare interpretazio zentroan hilabete bat egonen da.
Xehetasunentzat: 06-75-72-96-08, Olhaberri Zentroa 05-59-37-79-19 edo olhaberri@gmail.com.











