Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 31a

Kasu eta kasu

J-B D

Badu orain bi urte baino gehixago izurritea aipagai dugula. Beste bi urtez hala izanen ote da? Hori dakiena isilik dago. Dakiguna da azken egun hauetan arrangurak berriz emendatu direla. Kontrako neurriak arinduak izanik bazen halako lasaidura bat. Horra nun gaitza berriz azkartzen ari den. Anitz tokitan eta gure eskualdean ere. Delta delakoaren ondotik jin zen Omicron eta hunen ume bat da orain gehienik kezkagarri bilakatua. Aitzinekoak baino kutsagarriagoa, gehienetan eriak ez badira ere arinki baizik joak izaiten. Kasu eta kasu, mediku eta ikerle anitzek ez dute besterik errepikatzen, erakustera emanez, edo garbiki erranezbatzuetan, neurrien arintze hori sobera goizik egin dela. Maska bereziki sobera goizik eta sobera aise kendu dela. Funtsean, lekuka segurik gero eta gehiago hasiak dira berriz ezartzen. Saltegietan bereziki eta jende anitz ibiltzen den beste toki askotan.

Gobernua haatik beti bere hartan dago. Neurrien arintze hori kenka egokian egin dela eta gisa guziz hurbiletik segitzen dituela gaitzaren gora-beherak. Bazterretik batzuk diote halako maltzur aire batekin nihundik ahalaz ez duela beste erabakirik aise hartuko hauteskundeak bi aste barne hor ditugularik. Gisa guziz, goazen bada kasu eginez eta maska eskupean atxikiz ez badugu ere aurpegian biziki ezartzen. Gaitza aitzina hedatzen balitz denen kaltetan bailitzake, hortaz nehork ez duke duda mikorik

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2022/03/31

Hoinbeste?

J-B D

Iragan asteburuan agertu sondeo baten arabera, jendearen parte hartzea frango murritxa izaiten ahal omen litake apirilaren 10eko hauteskundeetan. Bozaren emaiteko eskua badutenetan %36a etxen egon litake. Edo ez etxen egonik ere ez joan segurik bozaren emaitera! Anitz da, bestenaz ere jakinaren gainean usaian presidente-bozetan dela jendea gehienik mugitzen. Orain arte parte hartze xuhurrena 2002an izan zen (%72). Beste sondeo bati fidatu behar, %29a litazke bozik eman gabe geldi litazkeenak. Parte hartze handixagoa beraz.

Bistan da ez dela sondeoeri sobera fidatu behar bainan emaitza horiek gogoetagarriak dira halere. Zerk egiten du jendea ez gehiago mugitzea? Neke da holako galde bati xuxen eta segurtamenekin ihardestea. Alde batetik, alderdiek, edozoin izan, ez ote dute frango fama txarra? Dena espantu, dena solas eder, zernahi gauza hitzemaiten, kargutan direlarik ez baitezpada hitzekoak agertzen. Beste gauza bat ere ez ote da kondutan hartu behar? Sondeoek diote Emmanuel...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/03/31

Eta orain?

J-B D

Eta%20orain?

Yvan Colonna korsikar abertzalearen ehorzketak iragan dira Cargèse bere sorterrian. Zonbait mila jende bildu dira karia hortara. Gehienak kanpoan egon, eliza arras ttipia izanez. Ez da deus zalapartarik izan, denek errespetatuz familiak zabaldu deia. Giro pisua zen halere, bakoitxak berea gogoan holako gertakari latza ezin onetsiz. Lehenik gaitzeko itzulia egin da, kutxa eremanez herri guzian gaindi. Elizkizuna bera kartsu-kartsua izan da.

Eta orain, zer gertatuko da ondoko egunetan? Ivan Colonna zernahi gisaz ez zen nornahi. Batzuentzat gaixtagin atrebitua. Beste frangorentzat korsikar anitzen bozeramaile suharra. Ukanen du aipaldi ondoko egunetan ere. Itxura guzien arabera, izanen dira manifestaldi pizkorrak. Funtsean, jadanik hasiak dira igandean bizpahiru tokitan segurik. Zer nola egin ez dadien izan sobera bortizkeria?

...

Irakurri segida

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016