Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 31a

Presidente bozen historia: 2012 (9/10)

Gilen Bacho

Presidente%20bozen%20historia:%202012%20(9/10)

2012ko presidente bozak beste "ortzi karraska" batekin hasi ziren, ez Frantzian iragan zena baina Atlantikoaren beste aldean, New York-en. 2011ko maiatzean, FMIko buruzagia eta, inkestetan, frantses presidente bozetako faboritoa, Dominique Strauss-Khan, arrastatua izan zen, munduko telebista guzien aitzinean, bortxatze batez akusatua izan baitzen. Lider sozialistaren anbizioak lurrera erori ziren. Sozialistak 2012ko presidente bozetako faboritoak egoiten ziren baina beste hautagai bat behar zute

"Nire aurkaria finantza da"

2011ko udazkenean, alderdi sozialistak primario ideki bat antolatu zuen, lehen aldikoz, bere hautagaia hautatzeko. Ezkerrak ez zuen presidente bozik irabazi 1988az geroztik eta bazuen hamar urte oposizioan zela parlamentuan. Horretako, ezkerreko bozkatzaileen esperantza eta mobilizazioa azkarrak izan ziren eta anitzek primario ideki horretan bozkatu zuten (kasik 3 milioi jendek) pentsatuz presidente berria hautatzen zutela (inkestek hori erraiten baitzuten). Azkenean, François Hollande, 11 urtez alderdi sozialistaren idazkari nagusia izan zena, hautatua izan zen Martine Aubryren kontra, idazkari nagusi zena. Bere jarraikitasunak pagatu zuen (jada martxoan bere kandidatura deklaratu zuen, Strauss-Khan izigarri gora izanik ere inkestetan). Nicolas Sarkozy presidenteaz desberdintzeko (eta Strauss-Khan-ez ere segurki), Hollandek "presidente normala" izaitea promes egin zuen eta sinpletasun hori jendeen gustukoa izan zen. Sarkozyren fama apala zen, anitzek baitzioten Frantzia zatikatu zuela bere diskurtso edo ekintzengatik (nortasun nazionalaren ministerioarekin adibidez). Horretako, inkesta guziek bere galtzea aitzinetik ikusten zuten (bakarrik %40rekin bigarren itzulian). Baina, kanpainako gizon bat zen eta, 2012ko otsailetik, bere kandidatura deklaratu zuelarik, maiatza arte bere beranta azkarki ttipituko zuen. François Hollande ere kanpainako gizon bat zen, formula onak atzemaiten zituenak (eta gaur egun ere oraino!). Bere egiazko kanpaina urtarrilean hasi zen, Bourget-eko mitinarekin, zeintan erranaldi famatu hau ukan zuen: "Nire aurkariak ez du izenik, ez ere aurpegirik. Ez du sekula kandidaturarik presentatuko, ez da hautatua izanen. Alta, gobernatzen du. Aurkari hori, finantzaren mundua da". Behar ziren hitzak ezkerreko populua mobilizatzeko, lehiakide bat baizuen bere ezkerrean, Jean Luc Mélenchon (inkesta batean %17tan zen). Ezkerreko bozak ukaiteko, 2007an bezala, sozialistek "bozka baliagarriari" dei egin zuten baina Hollandek neurri batzuk ere aitzinean ezarri zituen (fortuna handien %75eko zergak adibidez). Eskuinean ere, "bozka baliagarriari" dei egin zen eta Sarkozyk, bere pertsonalitatearekin eta bere diskurtsoekin, eskuin muturraren bozkatzaileak erakartzen zituen, baina 2007an 2012an baino gehiago (eskuin muturrak kanbiatu baitzuen ere bere hautagaia, Le Pen alabak aitaren lekua harturik). Azkenean, Hollande lehen itzulian aitzinean zen %28,6rekin, Sarkozy ondotik 27,2rekin, Marine Le Pen hirugarren %17,9rekin, gero Mélenchon %11,1ekin eta François Bayrou %9,1ekin.

"Ni, Errepublikako presidente"

Bigarren itzulian, ezkerra eta eskuinaren arteko gatazka izan zen, V. Errepublikaren tradizioan. Mélenchonek Hollanderentzat bozkatzera dei egin zuen (Eva Joly ekologisten hautagaiak bezala). Marine Le Penek ez zuen bozka manurik eman baina pertsonalki xuri bozkatuko zuela erran zuen. Bayrouk ez zuen ere manurik eman bere bozkatzaileeri baina pertsonalki Hollande bozkatuko zuela erran zuen. Hollanderentzat, zentroko bozkatzaileen sostengua erabakigarria zen irabazteko. Bi itzulien artean, bataila gogorra izan zen bi aldeen artean. Bigarren itzuliko eztabaidan, tentsioak azkarki agertu ziren eta hor zuen Hollandek bere anafora famatua erran ("ni, Errepublikako presidentea"), hiru minutu iraun zuena, Sarkozyk arraposturik eman gabe. Azkenean, inkestetan baino tinkiago izanik ere, François Hollandek irabazi zuen %51,6rekin eta V. Errepublikako bigarren presidente sozialista bilakatu zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016