Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2022ko Martxoaren 31a

Tailer berri - Buraso tailer- "Peio" errugbi lehiaketa - UDE Biltzar nagusia

Tailer%20berri%20-%20Buraso%20tailer-%20Peio%20errugbi%20lehiaketa%20-%20UDE%20Biltzar%20nagusia

Tailer berri

CCAS herriko ekintza sozialen zentroak, tailer berri batzu antolatzen ditu, Kanboko Arditeian den giza baliabideen zerbitzuarekin partaidetzan. Tailerren lema, ''Osagarrian ongi senditu''. Tailer horien helburua da adinean aitzina joanez ongi bizitzea eta horrentzat asko neurritan teknika desberdinak erabiltzea: bere gorputzean hobeki senditzeko plazerra hartuz, bakotxa bere ongi izanaren aktore izanez, loa hobetuz, egoera zail batzuetan arnas hartzea kudeatuz eta fisiko baldintzak begiratuz. Tailer horiek iraganen dira ortzirale goizetan, Gaztelondoan (10:15-11:45). Egun hauek izanen dira: apirilean 1ean, 8an eta 15ean eta maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Izenen emaitea egin daiteke e-mailez: ccas@ustaritz.fr edo telefonoz: 05-59-93-38-91. Ongi etorri hoberena segurtatua da.

''Buraso haur'' tailerrak

Trantsizio energetiko eta ekologiko astearen barnean, Uztaritzen apirilaren 9tik 16ra, ''Info Jeunes'' gazte zentroa partaide da eta bi tailer proposatzen ditu: ''Buraso, haur, nerabe'' izenarekin, bat apirilaren 13an, bestea biharamunean 14an, (18:00-19:30). Lehen tailerrean konposta egitearen interesa, funtzionamendua eta ezagutza erakutsia izanen da. Ondoko egunean sukaldaritzaren aldi errezeta batzu aurkeztuz, moldatuz, eta ohiduraz botatzen diren produktu batzu berziklatuz kosmetiko eta holakoetan. Tailerrak urririk dira, Mailiarena gelan iraganen dira. Argitasun gehiagorentzat eta izenak emaiteko helbide hauek baliatu: pij@ustaritz.fr edo 06-26-81-77-31. Buraso eta gazten artean memento goxo baten pasatzeko aukera.

"Peio" errugbi lehiaketa

Duela orain urtea, lagun batzuekin lasterketa egiten ari zelarik Peio Oyhamburu 17 urteko uztariztar errugbilari gaztea, bat batean tragikoki zendu zen. Alain Farisco bere aitonak, CD 64 eta RCUJ errugbi elkartearekin partaidetzan, apirilaren 18an ''Tournoi Peio'' deitu errugbi lehiaketa antolatzen du, Errobi zelaian, kirolari gaztearen omenez. Egun hortako irabazi guziak joanen dira ''Coeur et Recherche'' fundazioari. Oraindanik galdatzen du laguntza ekartzen ahal duten jende guzieri beren burua ezagutaraztea. Tonbola bat antolatua izanen baita, emaitzak ere horrentzat har lezake. Tonbola horren txartelak, kirol hortan ari diren haurrenganik salduak izanen dira, apirilaren lehena arte. Irabazleak zortean tiratuak izanen dira. Jendek beste emaitza batzu ere egin ditzakete, zuzenean lehiaketa egunean, goraxago aipatu fundazioari. Zerga ordainagiria emana izanen zaie. Egun hortan parte hartzeko galdatua da helbide huntara izenak emaitea: rugby.ustaritz.jatxou@orange.fr.

Biltzar nagusia

UDE, "Uztaritze Ingurumena Zaindu'' elkarteak joan den larunbatean bere biltzar nagusia egin du, Eskuz-Esku gelan. Jardueren txostenean luzaz aipatua izan da AHT (edo LGV) treinaren proiektuak ekartzen dituen kezkak. Lekuko elkarteak zenbakiak agertu ditu, orain arteko tren bidearen modernizatzea eta dituen betealdiak, tren bide berri baten gastu ikaragarria eta ezin onetsia, Akitaniako Rousset presidentearen gezurrak, Macron jaunaren palto itzultzea, auzapez batzuen jokamolde desberdinak, Euskal Elkargoaren bai eta Departamenduko kontseiluarenak. Dosier zaila izanen dena geroan ere. Aipatu dute ere Alain Toffolo eta Régis Dioné enpresek eraikuntzetako hondarkinen baloratzeko duten muntaketa berezien proiektua. Asko aitzaki agertu dira: sobera harrabots, sobera kamioi ibilaldi, bidetako arriskuak eta gerta daiteken uraren eta bazterren poluzioa. Azken gaia zuten joan den udazkenean Errepiragaraia aintzirak hartu duen poluzioa, petrolio isurkin batzuengatik, beraien arabera informazio eskasean pasatu dena. Behar bada azken uren hondamenak bazter guziak garbitu dituzke. Bukatzean diruzainak kontuak emanik, ez da aldaketarik izan zuzendaritza hautatzean.

CCAS herriko ekintza sozialen zentroak, tailer berri batzu antolatzen ditu, Kanboko Arditeian den giza baliabideen zerbitzuarekin partaidetzan. Tailerren lema, ''Osagarrian ongi senditu''. Tailer horien helburua da adinean aitzina joanez ongi bizitzea eta horrentzat asko neurritan teknika desberdinak erabiltzea: bere gorputzean hobeki senditzeko plazerra hartuz, bakotxa bere ongi izanaren aktore izanez, loa hobetuz, egoera zail batzuetan arnas hartzea kudeatuz eta fisiko baldintzak begiratuz. Tailer horiek iraganen dira ortzirale goizetan, Gaztelondoan (10:15-11:45). Egun hauek izanen dira: apirilean 1ean, 8an eta 15ean eta maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Izenen emaitea egin daiteke e-mailez: ccas@ustaritz.fr edo telefonoz: 05-59-93-38-91. Ongi etorri hoberena segurtatua da.

''Buraso haur'' tailerrak

Trantsizio energetiko eta ekologiko astearen barnean, Uztaritzen apirilaren 9tik 16ra, ''Info Jeunes'' gazte zentroa partaide da eta bi tailer proposatzen ditu: ''Buraso, haur, nerabe'' izenarekin, bat apirilaren 13an, bestea biharamunean 14an, (18:00-19:30). Lehen tailerrean konposta egitearen interesa, funtzionamendua eta ezagutza erakutsia izanen da. Ondoko egunean sukaldaritzaren aldi errezeta batzu aurkeztuz, moldatuz, eta ohiduraz botatzen diren produktu batzu berziklatuz kosmetiko eta holakoetan. Tailerrak urririk dira, Mailiarena gelan iraganen dira. Argitasun gehiagorentzat eta izenak emaiteko helbide hauek baliatu: pij@ustaritz.fr edo 06-26-81-77-31. Buraso eta gazten artean memento goxo baten pasatzeko aukera.

"Peio" errugbi lehiaketa

Duela orain urtea, lagun batzuekin lasterketa bat egiten ari zelarik Peio Oyhamburu 17 urteko uztariztar errugbilari gaztea, bat batean tragikoki zendu zen. Alain Farisco bere aitonak, CD 64 eta RCUJ errugbi elkartearekin partaidetzan, apirilaren 18an ''Tournoi Peio'' deitu errugbi lehiaketa antolatzen du, Errobi zelaian, kirolari gaztearen omenez. Egun hortako irabazi guziak joanen dira ''Coeur et Recherche'' fundazioari. Oraindanik galdatzen du laguntza ekartzen ahal duten jende guzieri beren burua ezagutaraztea. Tonbola bat antolatua izanen baita, emaitzak ere horrentzat har lezake. Tonbola horren txartelak, kirol hortan ari diren haurrenganik salduak izanen dira, apirilaren lehena arte. Irabazleak zortean tiratuak izanen dira. Jendek beste emaitza batzu ere egin dezakete, zuzenean lehiaketa egunean, goraxago aipatu fundazioari. Zerga ordainagiria emana izanen zaie. Egun hortan parte hartzeko galdatua da helbide huntara izenak emaitea: rugby.ustaritz.jatxou@orange.fr.

Biltzar nagusia

UDE, "Uztaritze Ingurumena Zaindu'' elkarteak joan den larunbatean bere biltzar nagusia egin du, Eskuz-Esku gelan. Jardueren txostenean luzaz aipatua izan da AHT (edo LGV) treinaren proiektuak ekartzen dituen kezkak. Lekuko elkarteak zenbakiak agertu ditu, orain arteko tren bidearen modernizatzea eta dituen betealdiak, tren bide berri baten gastu ikaragarria eta ezin onetsia, Akitaniako Rousset presidentearen gezurrak, Macron jaunaren palto itzultzea, auzapez batzuen jokamolde desberdinak, Euskal Elkargoaren bai eta Departamenduko kontseiluarenak. Dosier zaila izanen dena geroan ere. Aipatu dute ere Alain Toffolo eta Régis Dioné enpresek eraikuntzetako hondarkinen baloratzeko duten muntaketa berezien proiektua. Asko aitzaki agertu dira: sobera harrabots, sobera kamioi ibilaldi, bidetako arriskuak eta gerta daiteken uraren eta bazterren poluzioa. Azken gaia zuten joan den udazkenean Errepiragaraia aintzirak hartu duen poluzioa, petrolio isurkin batzuengatik, beraien arabera informazio eskasean pasatu dena. Behar bada azken uren hondamenak bazter guziak garbitu dituzke. Bukatzean diruzainak kontuak emanik, ez da aldaketarik izan zuzendaritza hautatzean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016