Herriz Herri - Heleta (NB) | 2022ko Martxoaren 31a
Dendari berria - Dolu
Dendari berria À¢'€'" Usu gertatzen ez dena, Heletan izan da. Andere gazteak, ofizioz dendaria, dendaritzan artzeko barne handi bat ideki du. Hiru zati egina ditu, lehena sortzeak berri berritan, bigarrena hunkitzeak (laburtze ala luzatze, urrakoen tapatzea, botoi ala hesgailuak). Hirugarrena gure dendaria edozein arropa klaseren hartzaile da, jauntzieri bigarren bizia emanez, salgai ezartzen ditu, gainera ezin baliatu hondarrekin asko gauza ttipi egiten ditu.
"Marie Cat" gunea aurkitu nahi baduzu, hori baita izena, plazatik 20 metrotan da, Piarreteia etxean. Nork ez du ikasi Inchauspeko alaba dendariaren kantua, bere josteko makina beso azpian etxez-etxe zabiltzanak. Preseski agerian dauka halako makina bere amatxiren amarena izana, ez da beraz atzokoa.
Beste berezitasuna, haurreri ala heldueri prest da gure dendaria, kurtso erakusteak egiteko, aldian biga eta bi orenez. Haurrak asteazkenetan, helduak ibiakoitzetan, hitzordua hartu behar da. Bere irri nasaiarekin errezebituak izanen zirezte, beraz ez duda! Igande, astelehen eta asteazken goizetan hetsia da.
Dolu À¢'€'" Marie-Jeanne Idiart Uxarretakoa bere azken egoitzara segitu dugu, 91 urtetan. Haixtoa etxean sortua, bere senar Jakesekin Uxarreta erosi zuten. Marie-Jeannek, fede handiko emazte baten oroitzapena uzten dauku, elizari jarraikia. Fedeak lagundu ote du bere bizian izan dituen nahigabeen jasaiten? Bi seme bazituen galduak. Eritasunak jorik, hondar urte hauetan Izturitzen erretira etxeratua zen.
Elizkizun kartsuan jendea bildu da, otoitz eta estimuzko hondar agur baten egiteko eta familia guzia sustengatzeko, zoini gure doluminak eskaintzen baititugu.
Mezak À¢'€'" Ibiakoitzean (18:00) Iholdin, igandean (9:00) Heletan eta (11:00) Armendartitzen.











