Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2022ko Martxoaren 31a

Bertsu saio berri

Bertsu%20saio%20berri

Igande arratsaldez Artetxean iragan zen bertsu emanaldia gustagarria izan zen. Ramuntxo Christy hemen ontsa ezagutzen dugun aihertar bertsulari finak, gaiak eman zituen: ikastolako oiloak beren arranguretaz mintzo; Patxi Iriart-ek berekin gerla nuklearretik babesteko 2 lagunentzat eraikia zuen bunker ttipian berekin nor hartu; Ukrainako iheslariak eta Afrikatik jiten direnak; 2021eko Xilabaren finala gordekakoa (alegiazkoa), nun Ramuntxo izan baitzen xapeldun; lur eta etxe bizitzen kariotzeaz; Izturitzeko gazteak bestetako egitarau berria asmatzen eta 22. Korrika.

Gogoa erne jinak ziren Irantzu Idoate, Bittor Thicoipe, Patxi Iriart eta Amets Arzalluz eta bertsu ederrik eman zuten gai horien inguruan.

Azken agurrean azpimarratzekoa, Irantzurena, oroitzapen ona atxikitzen duen Arberoako ikastolari.

Bertsuzaleek eta bertsua ezagutu nahian jinak zirenek ere emanaldia maitatu zuten, beraz kausitua izan zen.

Eskerrak deneri, Arberoa ikastolako buraso antolatzaileak barne.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016