Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Kongresuak uko, martxoaren 3ko sarraskiaren ikertzeari
1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatu hilketaren ikerketa, Diputatuen Kongresuak batzordea sortzea ez du onartu, EHBildu eta ERCek egin galdera baztertuz. Oroitaraz dezagun, egun horretan langileak elizan egiten ari ziren batzarrean poliziak tiroz 5 lagun hil zituela eta 100 bat balaz kolpatu. PP, PSOE, VOX ala Ciudadanosek ez dute galdera baimendu,aldiz Podemos, ERC, EHBildu ala EAJak, besteak beste, eskakizuna sostengatu dute, gehiengorik lortu gabe. Batzorde horren helburua da polizia armatuaren inplikazioa eta gertakari horretan ukan zuen erantzukizuna ezagutaraztea. Hector Gomezsozialisten bozeramailearen arabera, ikerketa batzordea "ez da tresna egokia" eta "beste mekanismo batzuk bilatu behar dira". PSOEren "koherentzia eza" eta "hipokresia" salatu ditu, martxoaren 3ko sarraskiaren biktimen elkarteak.











