Herriz Herri - Jatsu (NB) | 2022ko Martxoaren 31a

Baxe Nafarroa eta Zuberoko Euskal Haziak ibilaldia

Haziak Mendian

Baxe Nafarroako eta Zuberoko Euskal Haziak eskola elebidunek, "Haziak Mendian" gertakaria antolatzen dute, apirilaren 3an. Hiru ibilaldi 10, 17 eta 24 km-ko proposatuak dira. Hitzordua Jatsuko eskolan emana da (7:30). Izenak aitzinetik emaiten ahal dira: haziakmendian3@gmail.com. Ondotik taloak eta animazioa desberdinak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016