Herriz Herri - Itsasu (L) | 2022ko Martxoaren 31a
Hirigintza - Sormarken besta - Liburu aurkezpena - Selauru hustea
Hirigintza planari buruzko bilkura publikoa
Bilkura hau ostiral huntan iraganen da, apirilaren 1ean (18:30), Sanoki gelan.
Euskal Herriko sormarken besta
Besta hau iraganen da Itsasun, Atharri ezker paretan, apirilaren 3an, igandez. Egunean zehar izanen dira mahai ingurua, bazkari alaitua, dastatze mementoak, sal-gune bat, kabalak ere eta familientzat animazioak. Sartzea urririk.
Liburu aurkezpena
"Francoren Mende Kantatzen Genuenean", Colette Larraburuk idatzi liburuaren inguruko hitzaldia. Liburuak frankismoaren azken urtetara eramaiten gaitu. Artista zenbaitek, Hegoaldean, zentsurari buru egin zioten, kantuak euskaraz inposatuz. Berdin, Ipar Euskal Herrian, tradizional eta klerikalen mende izoztu gizartea sentsibilizatzen lan egin zuten.
Liburu huntan aipatu kantariak, garai hartako aktoreak, bertan egongo dira: GUK taldea (Joanes Borda, Beñat Sarasola, Panpi Lacarrieu), Peio eta Pantxoa... Hitzaldia tartekatuko dute zuzenean. Bi hizkuntzetan eginen da. Liburua tokian berean eskuratzen ahalko da, euskaraz edo frantsesez (20€), CD bat barnean izanik. Hitzaldi hau iraganen da apirilaren 8an, ostiralez (19.00), Sanoki gelan.
Ekitaldia Euskal Kultur Erakundearen babes eta laguntzarekin bideratua da.
Selauru hustea
Hau ondoko igandean, apirilaren 10ean, iraganen da, Atharri ezker paretan, "Les Vieux Machins" elkarteak antolaturik. 19. edizioa izanen da aurtengoa. Eta tokia urririk izanen da.










