Herriz Herri - Izpura (NB) | 2022ko Martxoaren 31a
"Saga ikastola " antzerkia
"Saga ikastola" antzerkia
Apirilaren 8an (20:30), Garaziko eta Munhoa ikastoletako burasoek, Faustin Bentaberri gelan, "Saga ikastola" antzerkia emanen dute. Obra hunen idazlea, gehiago presentatzerik ez den Baigorriko Pantzo Hirigarai antzerki idazle famatua da.
"Saga Ikastola" antzerkiak ikastolen istorioa kondatzen du, 1970eko hamarkadatik 2030ekorat. Hastapeneko urte zailak, tokiko kargudun eta jendeen ukapen eta altxatzen zituzten traba guziekin -orduko anekdota batzuk erakusten dituzte ikastola batzuk orduan jasan ukan behar zituzten ttipikeriak- eta geroztik Seaskak egun arte egin duen bidea."Herri Urrats"-en giroan ere sarrarazten gaitu eta argira emaiten ditu lekuko politikari batzuen jokamoldeak eta nola jakin duten ikastolenarrakastari maltzurki egokitzen. Azken parteak idurikatzen du euskara eta ikastolak zertan daitezken hemendik hamar bat urteren buruan.
Gaia beti alde baikor eta umoretsutik aipatua izaiteko hautua egiten du ikastolen "saga" hunek. Pentsatzekoa da jendea hurbilduko dela, bi irri karkailen egitera!
Sartzea 8€tan, 12 urte petik kitorik. Aitzin taloak salgai izanen dira.











