Herriz Herri - Sara (L) | 2022ko Martxoaren 31a
Zangoak Arin bazkaria - Bertsu afaria - Birazkatze - Pilota
Zangoak Arin À¢'€'" Gan den ortzegunean taldeak korrika egin eta, Lesakako Linduren sagarnotegian bazkaria egin du, txuleta on baten aitzinean 30 pertsona elkarretaratu dira. Ateraldi hori urtero egiten du, dena izigarri ongi pasatu da.
Bertsu afaria- Apirilaren 2an iraganen da, Urtxola jatetxean (19:00), afaria eta bertsu saioa 30€tan. Amets Arazallus eta Maialen Lujanbio bertsulariek animatuko dute. Erreserbatzeko 06-24-47-65-23 edo 05-59-54-21-31 deitu behar da.
Koralak- Apirilaren 3an, Euskal Herriko koralak Sarako elizan bilduko, meza (10:30) eta ondotik bazkaria herriko geletan. Larrungo Izpiritu Saindua parropiak, gelak prestatzeagatik Herriko Etxea eskertzen du.
Korrika- Saran pasatuko da apirilaren 9an (9:30), karia hortara, Sarako Akoka, Arka, Arraya, Mimosa eta Pleka ostatuek bazkaria antolatzen dute, 20€ helduentzat eta 5€ haurrentzat, arratsaldean (17:00) "Kaxkatu" taldearekin kontzertua iraganen da. Izenak Herriko Etxeko edantegian edo Arkan eman beharko dira, hor biltzen den etekina AEKri emana izanen da.
Birazkatze
Badu orain urte batzu, Longeville, Oberhergheim eta Sara, hiru herri horiek, urtean behin txandaka elkarretaratzen direla. Aurten Longeville herrian bilduko dira, maiatzaren 26tik 29rat, parte hartu nahi duenak, behar du apirilaren 15a aitzin izena eman. Xehetasun guziak Monique Soudre deituz eskuratuko dira: 06-24-62-24-55.
Pilota trinketean- Buruz buruka 4. mailan, Elizalde Lauran galtzaile 40-25 Oztibartarrak-en kontra. Union Basque- Gaztetxoak: Pradere Onaitz-Saint Martin Joanes irabazle 40-00. Kimuak: Idoate Uhaitz-Marin Imaz Eneko irabazle 40-00 Lau Herriren kontra eta Heredia Unai-Vella Barneix Mani galtzaile 40-00 Abarratiaren kontra. Umetxoak: Lafitte Unai-Idoate Xan galtzaile 40-23 Goizeko Izarraren kontra. Frantziako txapelketan, trinketean buruz-buruka, B mailan: Aroçarene Arnaud irabazle 40-34 Airetik-en kontra.











