Herriz Herri - Azkaine (L) | 2022ko Martxoaren 31a
Herriko kontseilua - Korrika kulturala - 22. Korrika
Herriko kontseilua
Martxoaren 31n, ortzegunez (19:00), Biltoki gelan herriko kontseiluaren bilkura iraganen da. Aipagaia: 2022ko aitzin-kontuen norabideen eztabaida.
Korrika kulturala
Heldu den asteburuan, antzerki topaketa izanen da Korrika Aterkiaren barne. Apirilaren 2an, larunbata, "Atzerrian Lurra Garratz" Kiroleta saskibaloi gelan (20:30). Aktoreak: Ander Lipus eta Laura Peganos, Artedrama Konpainiako aktoreak. 12 urtetik goiti.
Apirilaren 3an, igandea,"Amua" (19:00), Kiroleta saskibaloi gelan. Aktoreak Axut konpainiako Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs. 12 urtetik goiti, iraupena: 50mn. Emanaldiaren itzulpena frantsesez.
22. Korrika
HITZEKIN 22. Korrikaren leloa da: hitza eta ekintza (egitatea) hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina iniziatibek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko tenorea da. Orain da mementoa: euskara hitzetik egitatera, aldekotasunetik engaiamendura jo behar da eta engaiamendutik eragitera, erakunde orok urrats sendoagoak emateko jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.
Azkainen apirilaren 9an, larunbat goizean pasatuko da, 8:00ak aitzin, Trabeniatik hasi eta Pyrénées-Atlantique hoteleraino. Azkaingo elkarteetako taldekideak eskuz esku lekukoa pasako dute. Parte hartuko dute: Azkaingo eskolek, Herriko Etxeak, Kornelio eta mendi taldeak, Kilika gaztetxea, Kilima haurtzain etxea, Hitzamintza eta Ideki, Pastore Lore eta Amis du Jumelage. Bide bazterrean egoteko edo lasterka ibiltzeko denak ongi etorriak izanen ge. Komeni da lasterketa pasatuko den tenorea baino oren erdi bat lehenago tokian izatea, atorren hartzeko eta diru laguntza emateko, hortik pasako den Korrikako kamionetari.











