Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2022ko Martxoaren 31a

"Buru Beltz Fest VÀ‚'²"

Buru%20Beltz%20Fest%20VA

Apirilaren 1 eta 2an Suhuskune herrian izanen da mugimendu, "Buru Beltz Fest VÀ‚'²" iraganen baita. Nola ez, 2 egunez 12 talde, beraz 12 kontzertu entzungai izanen dira! Ostiral gauean hasirik (20:00) biharamunean bestak segituko du. Musika entzuteak gosea emaiten badu, ez kexa, Mutturfin hor izanen da bi arrats gauez jendeen asetzeko. Larunbat eguerditan janaria ekartzea gomendatua da.

Suhuskune "Kapital Of Metal" asteburu batez bilakatuko da!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3635. zbk

Gure Hitza | 2022/03/31

Malkoen garaia

Peio Jorajuria

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten itxura zabaltzen du, beste hautagaiek gibelean urrundik segitzen dutela, hatsantuak eta eztulka, edo etsituak.

Hauteskunde horiek sukar berezirik ez badute piztu, da ere Ukrainako gerlak gure gogo-bihotzak osoki irentsi dituelakoz. Errusia erraldoiak bospasei egunez kroskatu behar omen zuen Ukraina dohakabea. Kasik berrogei egun badira iraganak eta gerlak beti dirau. Putin diktadore krudelarenganik,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016