Herriz Herri - Urruña (L) | 2022ko Martxoaren 31a
Korrika - Iparra-Hegoa - Pilota - "Nahasien gaua" - Oihanak berritzen
Korrika Urruñan barna
AEK-k antolatu Korrikaren 22. edizioa martxoaren 31n hasiko da, Amurrion (Araba) "HitzEkin" aldarriarekin. Euskal Herri osoa zeharkatuko du, 2.180 km eginez, eta apirilaren 10ean Donostian (Gipuzkoa)bukatuko da. Apirilaren 9an, larunbatarekin, Korrika Urruñatik pasatuko da goiz-goizean (07:11) eta Oletako bidetik barna Azkaine aldera abiatuko da. Arratsean, Baionatik itzuliko zaigu, berriz ere, kostaldeko herri guztiak zeharkatu ondoren (23:50) eta Urruñatik Hendaia aldera abiatuko da.
Korrikaren lekuko-emaileak Urruñan
Goizean: Ibardineko lepoan Beratik etorrita: 07:05 Iparra Hegoa, 07:11Bilboko kuadrilla, 07:18 Urdin Irratia, 07:24 Berttoli elkartea, 07:31 Urruñako Ikastola eta 07:37 Urruñarrak Pilota. Oleta auzoa zeharkatu ondoren Azkainera sartuko da.
Arratsean: Kixo-eneko biribilgunean: 23:35 Gaec. Goxoan eta Urrunaga elkartea hasieran, gero Herriko Etxea, 23:42 Arotzenian Hazia elkartea eta Gaztetxea, 23:48 Point P parean Bakalau elkartea eta Xaia ostatua, 23:54 Hiru Bidetik Bi delakoan Oñatiko lagunak eta Erlaitzako Eskola, 00:01 Teilatu-Baitako biribilgunean Nouvelle Bidasoa elkartea. Hortik aitzina, Orio auzotik barrena Hendaiara sartuko da.
Iparra-Hegoa. Ostegunetik igandera
Jadanik 25 urte pasatu dira Urruñako Berttoli eta Segurako Elorri elkarteek Iparra-Hegoa izeneko herri ekintza sortu zutenez geroztik. Aurten, 25 urte horien kari, egitarau aberatsa prestatu du. Ikus dezagun ostegunetik igandera antolaturik dutena. Martxoaren 31, ostegunarekin: Etxepare Lizeoko ikasleek antolatu haur jolasak (17:00). Bertsu eta kantu poteoa (19:30). Bertsu-kantu afaria plazako xapitoan (21:30), bertsulariak: Amets Arzallus eta Oihana Iguaran, Kuxkuxtu txarangak animaturik. Apirilaren 1a, ostiralarekin: Etxepare Lizeoko ikasleen bisita gidatua Seguran (10:00). Etxepare Lizeoko ikasleek antolatu haur jolasak (17:00). Etxepare Lizeoko ikasleen Libertimendua (19:00). Bildotsa burruntzian eta sagarno dastaketa (19:00). Kale animazioak: Kuxkuxtu eta Txakatu txarangak. Iluntzean: Laparrak. Gauean: DJ Kool. Apirilaren 2a, larunbatarekin: Mendi ibiladia (9:00). Goizean zehar pilota partidak eta Iparraldeko jokoak. Bazkaria (14:30). Kalejira aldarrikatzailea (18:00). Taloak eta Euskal herriko garagarnoen dastaketa (19:00). Kale animazioa: Kuxkuxtu eta Rakatapunk. Gauean: Xiberoots eta Holako Deluxe taldeak. Apirilaren 3, igandearekin: Sukalki prestaketa plazan (10:00). Kale animazioa (11:00), Albokariak eta Baigorriko gaitariak, Baigorriko erraldoiak dantzan (12:00), Gereziondoaren aitzineko ekitaldia (13:00) eta Herri bazkaria (14:30), Kuxkuxtu txarangak animaturik. Ondotik, Sukaldaritza lehiaketako sari banaketa (16:00) eta Dantzaldia Zirkinik Bez taldearekin (16:30).
Autobusa Segurara joateko
Apirilaren 3ko goizean, igandearekin, autobusa abiatuko da Urruñatik Segurara joan eta itzultzeko, urririk, Arotzenian (09:00) eta Pausun (09:15). Izena emateko Xaia ostatuan edo05-47-75-07-02 telefonora deituz.
Urruñarrak sukalki lehiaketan
Apirilaren 3an, igandearekin, eta Iparra-Hegoak antolaturik, Seguran urteroko sukalki lehiaketa izanen da. Jakin dugunez, jadanik Urruñako bi bikotek parte hartuko dute.
Buruz buruko final-laurdenak
Bigarren mailako final-laurdenetan Urruñarrak Pilota taldeko pilotariek biziki emaitza onak eskuratu zituzten: Biskubi (Urruñarrak), 40 eta Duhalde (Noizbait) 29, Mendi (Urruñarrak) 40 Gurrutxaga (Airetik) 09 eta Bideondo (Urruñarrak) 39 Lanbert (Zaharrer Segi) 40. Aupa Urruñako pilotariak!
Nahasien Gaua Oletan
Apirilaren 2an, larunbatarekin, Nahasien Gaua izanen da Oletan. Aperitifa (19:00) eta herri afaria (20:30). Ondoren dantzaldia Baga-Biga taldearekin. Helduentzako, 23 euro. 12 urtetik behetikoentzat, 12 euro. Tiketa hartzeko: 06-99-02-35-54 edo 06-51-20-99-88.
Larrunen eta Xoldokogainan oihanak berritzen
Iaz sute handiak Larrun eta Xoldokogoinan 800 hektarea erre zituen. Hori dela eta, Hego Lapurdiko hautetsiek 231.000 euro bildu eta jadanik lur eremu horietan zuhaitzak landatzen hasi dira. 2023ko abendurako, 25 hektarea berlandatuak izanen dira. Eta gerora, jarraitzeko asmoa erakutsi dute Ziburu, Sara, Biriatu, Azkaine, Hendaia eta Urruñako Herriko Etxeek.











