Azalekoa | 2023ko Martxoaren 02a

"Sibastarrak" pastoral xedea Urdiñarben, 2023ko üdan

Aintzina Be alkartea

Sibastarrak%20pastoral%20xedea%20Urdinarben_%202023ko%20udan

Àƒ'œztailaren 30ean, agorrilaren 4an eta agorrilaren 6an, Urdiñarbeko plazan "Sibastarrak" pastorala emana izanen da. Izen bereko alkartea sortü da, pastoralaren berri ükan dügü.

Asmüak

Urdiñarbe 520 bat bizizale dütüan Xiberoako herria da. Betidanik, Urdiñarbeko herriak eüskara, eüskal kültüra eta Xiberoako üsantxak biziarazi dütü: pastoral, maskarada bai eta ere festibal handi baten antolatzez, hala nola:

Pastoralak - 1909an: Roland, Santa Elena eta Abraham. 1980an: Iparragirre, Etxahun Irurik idatzirik. 1988an: Agosti Xaho, Jean-Michel Bedaxagarrek hontürik. 1999an: Iparragirre, Etxahun Irurik. 2023an: Sibastarrak, Maritxu Neguelouarena.

Maskaradak - 1977, 1982, 1993, 2006 eta 2019an.

Festibal külkürala - 30 urtez, Urdiñarbeko Bil Xokoa alkarteak antolatü dü Musikaren Eguna festibala, hatsarrean "hizkuntza gütitü" herrialdetarik horra ziren kantari eta talde desberdinen jinaraztez (Korsika, Bretainia...), ondotik mündü osotik horra ziren müsika taldeer zabaltzez.

Azken maskaraden ondotik, 2019an, gazteetarik abiatü da pastoral baten egiteko xedea (23 urte

berantago). Hortik, 2021az geroz, bilküra zonbait antolatürik izan dira, herritarrer berriaren zabaltzeko, pastoral geiaren haütatzeko: Sibastarrak da haütatürik izan.

Aitzina Be, 2019an sortü alkarteak dü xede hau joanarazten, Herriko Etxearen lagüngoarekin, kültüra eta hizkuntza süstengatzen düan alkartea da.

Zerentako Sibastarrak

Lehen lehenik pastoralaren haütatzeko, abiatü gira gure artean pentsatzez "zer badügü herrian eta nor badügü herrian eramaile" izateko. Hortik, ohartü gira pastoral idazleetarik hastez herrian bazela bat beno haboro.

Natüralki Maritxu Neguelouak idatzi düan Sibastarrak dügü haütatü. Herriko emazte gazte bat beita, idazle berri bat eta ere lehen pastorala dü hau, bena ez hori baizik! "Madalena eta Jean Sibasen" istorioak honki begitaü ere bai:

- Gure ala Eüskal Herriko istorioaz gaüza ikasten beitügü: gerla desberdinak, iheslariak...

- Begiraleak Iparraldeko emazteen "mugimentüa" Madalenak sortü beitü.

- Betidanik eüskararen transmisioa defendatü beitüe anai-arrebek.

Ber ildoan jarraikitzeko beste partaide artistikoak ere herrian atzaman dütügü:

Errejenta: Battitta Berrogain pastoral idazle, aldi hontan errejent kargüa hartüko dü 3. aldikoz. Kantore eramailea: Jean Charles Sans, aspaldidanik müsikalari gisa pastoral eta maskaradetan parte hartzen dü eramaile gisa. Lagüngoa gisa Sophie Larrandabürü ere hor dateke.

Dantza eramaileak: Iban Etchegoinberry eta Laurence Boissinot, biak maskarada desberdinetan Aitzindari izanik dira.

2022ko azaroaren 5ean, 180 herritarrek izena eman düe pastoralean parte hartzeko arizale ala lagüntzale bezala. Jei horren antolatzeko, batzorde desberdinak antolatü dütügü: artistiko, logistika, finantza, komünikazio eta dendari batzordeak. Talde bakotxak bere saila joanaraziko dü.

Helburuak

Lehen lehenik pastoral baten helbürüa da herritarren algarretaratzea, 7 hilabetez, neskenegün gaü oroz. Urdiñarben hori ikusiko da zeren bi kartiel düan herri bat da (Garaibi eta Lamba), herri oso zabal bat. Xede honen bidez ere, belaunaldi desberdinak kürütxatüko dira, aberastarzün pertsonal bat sortzez. Bestalde ere, "euskara" hizkuntza eder eta bizi baten süstatzea da pastoral baten helbürüa. Ahal oroz mustrakak, bilkürak eüskaraz egiten dira. Hizkuntza batek jenteen arteko harremanak azkartzen dütü, eta familiatarzün bat ere sortzen da herriko bizizaleen artean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016