Herriz Herri - Biarritz (L) | 2023ko Martxoaren 02a

Cin'espaces festibala - Delirium Tremens eta Unidad Alavesa

Cinespaces%20festibala%20-%20Delirium%20Tremens%20eta%20Unidad%20Alavesa

Cin'espaces festibala

Arkitektura, hirigintza eta ingurumen aholkularitza (CAUE) da festibalaren antolatzailea, martxoaren 10, 11 eta 12an iraganen da.

Gertakariaren helburua da haurrek, nerabeek eta gazte helduek espazio publikoan hartzen duten lekua zalantzan jartzea eta espazio hori berriz aztertzea. Gune horiek ekipamenduaren kalitateari, irudimenari, aurkikuntzari, abenturari lekurik uzten dioten ebaluatzeko xedea da.

Helduentzat eta gazteentzat hiru eguneko programazioa proposatua da, 3 film emanaldi, erakusketa, hitzaldia, kafe-eztabaida, bisita gidatua, haurrentzat tailerrak eta tipientzat irakurketak.

Egitarau zehatza www.caue64.fr webgunean.


Kontzertua

Martxoaren 4an Atabalen Delirium Tremens eta Unidad Alavesa taldeek kontzertua eskainiko dute (20:00). Delirium Tremens taldeak 1985etik 1991ra kontzertu anitz eman zituen. Desegin zenetik 30 urte pasa dira, euskal rock taldea berriz itzultzen da, Hordago agertu duen disko berria entzuteko parada emana da. Unidad Alavesa Ataungo (Gipuzkoa) country, folk eta rock taldea da. Taldearen melodia nahiko lasaiek, ahotsari eta hitzeeri lehentasuna emaiten du, batzuetan gazteleraz, besteetan euskaraz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016