Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023ko Martxoaren 02a
Izen ematea - Aste ubela
Izen ematea
Herriko ikastetxeetan izen emateak hasiak dira. Eskola publikoko edozein argitasunentzat, harremanetan jartzen ahal da 05-59-54-00-97 telefono zenbakira deituz edo ecole.ascain@wanadoo.fr bitartez eta Sainte Marie eskolarentzat edozein argitasunentzat, harremanetan jartzen ahal da 05-59-54-08-81 telefono zenbakira deituz edo ecolestemarie.ascain@wanadoo.fr helbidera.
Aste ubela
Martxoaren 7tik aitzina hainbat ekintza antolatuak izanen dira. Okindegietan biolentometroko ogi poltsak banatuko dira, 8 emazte azkaindarren potretak agerian ezarriak izanen dira eta kirol elkarte eta soziokulturaletan hausnarketa eginen da.
Martxoaren 8an greba feminista.
Martxoaren 10ean, ostirala, emazteak plazan: (17:30) ipuinak (les histoires de Julie), (18:30) elgarretaratzea, bertsu eta Sorginen Bilobak Ikasleak taldearekin, (19:00) poteoa Elektropottotte txarangarekin (Andoian, Lasarte), (22:00) kontzertua Rudigerekin Xoko Onan.
Hitzordu guziak urririk dira eta denei idekiak (baita gizonei ere), gomendatzen da zerbait ubela jantzita etortzeko.











