Herriz Herri - Urruña (L) | 2023ko Martxoaren 02a

Errigora - Daniela Albizu gogoan - Urruña aldizkarirako - Izen emaitea Ikastolan - Pilota

Errigora%20-%20Daniela%20Albizu%20gogoan%20-%20Urruna%20aldizkarirako%20-%20Izen%20emaitea%20Ikastolan%20-%20Pilota

Errigoraren aurkezpena: zenbait ekoizpen Berttolin erakusgai

Hilaren 24an, ostiralarekin, Errigoraren aurtengo aurkezpena izan zen Berttoli elkartean. Horretarako Nafarroako Uhartetik etorria zen Xanti Kiroga ordezkariak azalpen zabalak eman zituen bertara hurbildu jende eta kazetarien aitzinean. Elkarte honek Nafarroako Erriberako eta erdialdeko ekoizpenak saltzen ditu Euskal Herri osoan barna, prezio onean, bitartekaririk gabe eta euskaraz etiketaturik. Laborari ekoizleendako diru sarrera polita da eta irabazten diren sosak euskalgintzarako dira. Errigoraren balioak honakoak dira: bertakotasuna, euskara, auzolana eta laborariekiko harremana. Errigora proiektua 2013an sortu zen eta orduz geroztik, hamar urtez jadanik, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko ekoizpenak Euskal Herri osora zabaldu ditu. Hamar urte horietan 180.000 euro banatu ditu euskara ofiziala ez den eskualde horietako ikastola, euskaltegi eta euskal elkarteen artean. Bi kanpaina antolatzen dituzte urtero, Eguberriko kanpaina eta udaberriko Eskutik Eskura izenekoa. Honako ekoizpenak zabaltzen dituzte: zainzuriak, orburuak, kardua, barazkiak, potxak, irrisa, lekaleak, piperrak, tomatea, dilistak, garbantzuak, olioa..., den-denak aipatu eskualdeetan ekoiztuak. Ekoizpenak eta prezioak ikusteko www.errigora.eus webgunera joz egiten ahal da eta zenbait egunen buruan bilgunetara ekartzen dituzte. Urruñan Berttoli elkartea dugu bilgune. Telefonozko harremana: 00-33-532-09-35-45.

Zortzi urte Daniela Albizu zendu zela

2015eko otsailaren 26an, duela zortzi urte, zendu zen Daniela Albizu urruñar humanista, euskaltzale, abertzale eta kultur-emazte handia. 1936an sortua zen, errejenta lanbidez eta ikertzaile eta idazlea zaletasunez. Urruñan euskal mintzaira eta sentimendua pizten saiatu zen etengabe. 1982ko udal bozetan zinegotzi atera zen, bera izan zen Urruñak izan duen lehen zinegotzi abertzalea. Idazle gisa, olerkiak, ipuinak, narrazioak, antzezlanak... egin zituen eta lau liburu eder plazaratu. Itzulpengintzan eta irratigintzan ere lan egin zuen. Bera izan zen, dudarik gabe, Urruñak XX. mendean ukan zuen euskal kulturaren erreferentziarik nagusia.

Ate idekiak ikastolan

Martxoaren 4an, larunbatarekin, ikastolako ateak idekita izanen dira, Iparraldeko ikastola guzietan bezala. Aurten, herriko ikastolaren aldeko besta martxoaren 19an, igandearekin, kiroldegian izanen da. Ruper Ordorikak kontzertua emanen du eta ondotik Kuxkuxtu txaranga ibiliko da bazterrak girotzen. Talo eta xingar ere izanen dira.

Urruña aldizkarirako kolaborazioak

Urruña aldizkaria plazaratzen duen Urrunaga elkartetik jakinarazi digutenez, aldizkariaren bosgarren zenbakia abenduaren hasieran plazaratuko dute, kolaborazioak igortzeko epea urriaren 14an bukatuko da, gero hasiko baitira prestaketak aldizkaria inprimategira eramateko.

Mutxikoak plazan

Hilaren 25ean, mutxikoak izanen dira herriko plazan, hilero, azken larunbatean, egiten den bezala (11:00-12:00).

Izen emateak eskoletan

Orain da tenorea haurrak herriko eskola publikoetan sartzeko. Horretarako Zokoan den Aisialdi Zentrora joan behar da eta Familien Leihatilan izen-emate agiria eskatu behar da. Harremanak: 05-59-54-62-23 eta 06-24-01-61-92 edo https:// portail-familles.net/urrugne.

Pilota partiden emaitzak

Iparraldeko Pilota Batzordearen amateur mailako buruz buruko txapelketan, urruñarrek honako emaitzak izan dituzte: Azpuru-Agorria (Endaiarrak) 40 - Zigarroa (Urruñarrak) 24 eta Bideondo (Urruñarrak) 40 À¢'€'" Harizmendi (Denek Bat) 24.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016