Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 02a

Beatrice Mainhaguiet Oillarburu larzabaldarra euskaldunen Amerikan

Joseba Etxarri

Beatrice%20Mainhaguiet%20Oillarburu%20larzabaldarra%20euskaldunen%20Amerikan

HEGO KONOA EZAGUTZEN. Bere bizitzako bidaia edo esperientzia egiten ari da joan den abendutik Beatrice Mainhaguiet Oillarburu larzabaldarra. Anitz jendek ezagutzen duen pertsona da, Euskal Elkargoko Kultur Sailean egiten baitu lan, Itsasun, eta beti ukan zuen buruan itzulika, Amerikako Hego Konoa, Uruguai, Argentina eta Txile, ezagutzeko ametsa: bisitatzea, baina familiako gisa, etxeetan biziz, barnetik dastatzea eta partekatzea bertako jendeen manerak, kultura, bizitzeko moldea, natura eta errealitatea, ez turista gisa, bertakoekin bertako bizia eginez baizik, heien bizian txertatuz, heiekin izerdituz eta libertituz, harremanean. Eta joan den abenduan, 56 urterekin, haurrak hazirik, mementua heldua zela deliberatu eta abiatu zen ametsaren betetzera, Hego Konoa eta euskal diaspora ezagutzea helburu, beti jakin nahi ukan baitu nola bizi duten heien euskaltasuna, eta nola transmititzen duten, Euskal Herritik hamar mila kilometrora, euskaldunen ondorengoek.

Bidaia nola? Bere lana eskaintzen du janariaren eta lo egiteko lekuaren truke, eta euskaldunen familietan ari da, haurrak eta xaharrak zaintzen, euskara edo ingelesa erakasten, etxeko edo arrantxuko lanak egiten, garbiketak egin edo janaria prestatzen, eta bertako eguneroko bizitza bertakoekin eta bertako maneran bizitzen. Abendu hondarrean heldu zen Montevideora, eta geroztik euskara eta euskalduna izatea ukan du lagungarri bidearen egiteko, eta baieztatu ahal ukan du euskarak balio duela munduan ibiltzeko, borta-irekitzaile baita, lagun-egile, eta euskaldunen arteko elkartasunak balio duela etxetik hain urrun, euskara eta euskal kultura etxe direla euskaldunen Amerikan. Montevideotik Buenos Airesera, Patagonia (Argentina eta Txile), Bariloche, Andeen mendilerroa bi aldeetarik... paraje eta jende abegikorrak dira har-ematera eta ikusi-ikastera heldua denarendako. Martxo eta apirilean segituko ditu planak. Ontsa ari haiz, Beatrice, zorionak, eta aitzina eta goiti!

HITZORDUAK. Martxoaren 3an: Hiriburun, Olentzeroren Lagunak elkartekoek Argentinan grabatu 'Transmisioa' filmaren emanaldi berria (20:30) La Perle Aretoan; Pauen, Biltzar Nagusia eginen du (19:00) Lagunt eta Maita euskal elkarteak; Montevideon, bere 35 urteak ospatzeko besta eginen Haize Hegoa Euskal Etxeak (20:30). Martxoaren 4an, Kaliforniako Los Banosen, Euskal Etxearen Biltzar Nagusia, Mus Txapelketa eta Emazteen Gaua; Argentinako La Platan, 'Eguzkipean' kanpaldia eta 'Sagardoaren Eguna', dozenatik goiti euskal etxe partaide La Platako Euskal Etxearen City Bell parkean, larunbat-igandez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016