Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023ko Martxoaren 02a

Estereotipoak aulkian gelditzen dira - Printze Ttipia

Estereotipoak%20aulkian%20gelditzen%20dira%20-%20Printze%20Ttipia

Estereotipoak aulkian gelditzen dira

Segurtasun eta delinkuentzia prebentziorako tokiko kontseiluak, kiroleko diskriminazioaren kontrako borrokan, bi egun proposatzen ditu, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren baitan.

Aurten, kirolaren estereotipoen gaia hautatu da. Sozial praktika guziak bezala, kirol aktibitateak genero markaren menpe dira.

Horretarako martxoaren 4an (17:00) Antoine d'Abbadie entzutegian "Denak gihartsu" dokumentala ikusgai izanen da. Ondotik eztabaida proposatua da, parte hartuko dute: Danièle Irazu errugbilaria, Maritxu Housset-Chapelet pilotaria, Florian Mercader BO emazteen taldeko entrenatzailea, Christian Bibal kirol kazetaria eta Emilie Pélissier-Séverac Emazteen Eskubideetarako eta Aukera Berdintasunerako saileko Departamenduko delegatuak.

Martxoaren 8an Variétés zinegelan (20:00), "La permission" filma hedatuko da. Egiazko istorio batean oinarritua da. Afrooz Iraneko emazte futbol taldeko kapitaina da, 11 urteko lanaren ondotik, bere ametsa egia bihurtzen da, Iran Asiako Nazio Kopako finalean da. Baina partitzeko mementoan, senarrak lurraldetik ateratzea debekatzen dio. Iranen, emazte batek bidaiatzeko bere senarraren baimena ukan behar du. Afrooz-ek lortu beharko du bere senarra konbentzitzera.


Printze ttipia ikusgarria

Martxoaren 4an, Gaztelu aretoan, Tximi-Txama gazte abesbatzak aurkezturik, "Printze ttipia" musika sorkuntza emana izanen da. Bi emanaldi eskainiak izanen dira euskaraz (17:30) eta frantsesez (20:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016