Han eta Hemen | 2023ko Martxoaren 02a

Energia xahutzea: publizitate argidunak itzali

Energia%20xahutzea:%20publizitate%20argidunak%20itzali

Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali dituzte eta 52 afixarekin estali. Ekintza horren bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l'agression publicitaire elkarteek energia xahutzea salatu nahi ukan dute, publizitate argidunen debekatzea eskatzen dutela.


Argidun publizitate tauletan ezarri afixetan irakurtzen ahal zen: "Taula hau pizturik uztea zentzugabekeria da pil-pilean den krisi energetikoaren garaian" edo "RLPi: Argidun publizitatea geldi".RLP da tokiko araudi publizitatea, tokian-toki aplika daitezkeen neurriak zehazten duen dokumentua. Araua herrikoa izan daiteke edo elkargoarena, auzapezaren edo(ta) elkargoaren esku da.


Ekintza hori Baionan eta Angelun gauzatu da, neurritasun energetikorako eta publizitate (pantaila, taula, seinale) argidunaren kontrako mobilizazio egunaren barnean kokatzen zena. "Energiaren prezioen kariotzeak ofizialeak, tokiko kolektibitateak eta etxe guziak, prekariorenak barne, gogor hunkitzen ditu. Klima aldaketaren ondorioak ere gero eta agerikoak dira eta animatzen gaituzte neurtuz lehentasunetan emaitera. Testuinguru horretan, energia xahutzea oraino onartezinagoa bilakatzen da" oroitarazi du Biziko Antton Harignordoquyk.


ADEME erakundeak 2020an argitaraturiko txosten batean, 2 mÀ‚'²-ko pantaila baten kontsumoa 2.000 kWh/urtean estimatzen zuen, etxe bateko urteko kontsumoaren heina kasik (berokuntza eta ur beroa kanpo). 2019an, 55.000 publizitate-pantaila digital baziren, 2017an 40.000 zirelarik, bi urtez %40ez emendatu dira.

"Ipar Euskal Herriko herriak ere ez dira publizitate pantailen inbasioaz babestuak. Energia beharrik gabe kontsumitzen dute, gure ingurunea eta irudimena kutsatzen dute" damutzen da Publizitate Oldartzearen Kontrako Erresistentzia elkarteko Elise Ayrault.

Egin den inkesta bat ber ildotik doa, herritarren %85ak espazio publikoan ikusgai diren publizitate-pantaila digitalaren kopurua murriztearen alde agertzen da, horietan %54k debekatua izan dadin onartzen dutela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/03/02

Lantegiak enpresen elkartea, etxebizitzen egoeraz

Lantegiak%20enpresen%20elkartea_%20etxebizitzen%20egoeraz

Lantegiak, Ipar Euskal Herrian 1.900 enplegu ordezkatzen dituen elkartea da, Merkataritza eta Industria Ganbaran, bai eta Ofizialeen Ganbaran ordezkariak baditu. Lantegiak elkarteko Caroline Philips lehendakariak, bere ondoan zituela Jean-Louis Salaberry idazkaria, Remy Rousselot idazkari-ordea eta Beñat Elkegaray bulegoko kidea, etxebizitzaren egoerari buruz egin lana presentatua izan da. Etxebizitzen arazoaz gogoeta eraman du, bizitegien egoera zertan den jakin nahian, proposamen konkretuak plazaratuz.


Konstatazio batetik abiatu

Ipar Euskal Herriaren xarmarengatik populazioa emendatzen ari da, ondorioz etxebizitzen beharra agertzen da. Lur jabetza, egoitza, laborantza eta ekonomia eremuak partekatu behar dira. Lantegiko ordezkariek oharra egiten zuten, gaur-egun lurraz jabetzeko, bai eta bizitegi baten ukaiteko zailtasunak badirela.

Errealitate horren frogatzeko zenbakiak emanak izan dira, Euskal Elkargoaren eremuan 2015ean 302.980...

Irakurri segida

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016