Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023ko Martxoaren 02a

Kontseilu biltzarra - Gazteen kontseilua - Hartzaro festibala - Zakurren ihauteri edo?

Kontseilu%20biltzarra%20-%20Gazteen%20kontseilua%20-%20Hartzaro%20festibala%20-%20Zakurren%20ihauteri%20edo?

Kontseilu biltzarra

Joan den ortzegun arratsean iragan da Landagoieneko gelan, hautetsi gehienak bildurik. Mintzagaietan huna aho batez onartuak izan direnak:

- Allande Mujica laborariaren baimen galdea, ardi hazkuntzarako duen aterbeari eraikuntza berria emendatzeko (hunen hazkuntza herriko lurretan da).

- Ormaechea bikotearen laguntza proposamena Arantzetakoborda bidean egiten ari diren bi etxerentzat elektrika sarea emendatzeko.

- Uztaritzeko aurrekontu eta finantza araudiaren eta aurrekontu osagailuaren onartzea.

- Tenis klubaren instalaziorako diru laguntzen eskaera. Hunen obren lehen aurrekontua heltzen da 819.500 eurotara, tasarik gabe.

- Herriko zerbitzu prezio batzuen aldaketak bereziki gelen gako eta ezagutza elektronikoenak.

- Hizkuntza politikan Plazara elkartearekin hitzarmena herrian euskararen diagnostikoa egiteko eta behar xedeak hartzeko.

- Bizikleta elektrikoen erosleri diru laguntza emaitea (2 oraikoan).

Biltzarreko zati handiena 2022ko diru kontuetan izan da eta 2023ko lehen aurrekontuen aurkezpena, funtzionamenduan eta inbertsioetan. Horrek beti sortzen du eztabaida aski luzea. Bainan hor ez da bozkarik izan. Diru kontuak bozkatuak izanen dira, gehiago argitasun bildurik, hurrengo biltzarrean,apirilaren 13an finkatu dutena.

Gazteen kontseilua

Hautetsi helduen biltzarra aitzin gazte kontseiluarena egin da, auzapezak eta Eric Mailharancin-ek kudeaturik. Beren lehen proiektua ari du serioski preparatzen: Uztaritzen barna garbiketa eta ondarkin biltzeaz. Gai huntaz gehiago ondoko astetan.

Hartzaro festibala

Iragan igandeko eta astearte ihauteriko egunarekin bukatu da aurtengo Hartzaro festibala. Orokorki Sandra Pochulu lehendakarisa pozik agertu da ekitaldi horrek higiarazi duen jendearentzat. Igandeko Txilindron lehiaketak arrakasta gaitza bildu du eta ondotik zegoen bazkariak ere. Lehiaketaren irabazle izan dira Kubako Etxea elkartearen ordezkariak eta bigarren Auñamendi elkartea. Astearteko ekitaldiak ere jendalde gaitza bildu du, ibilaldian eta Purguko ekitaldian, dantzari, zirtzil soinulari eta antzerkilari pozik zaudela. Bakarra gostura ez zegoena: Zanpantzar, bainan beti hola izan da ihauterien istorioa. Festibal bukatu da, bainan Herri Soinuren hurrengo ekitaldia Hartza Altzoan haurrentzat egina den festibala izanen da, hau martxoko azken astean.

Zakurren ihauteri edo zer?

Ortzeguneko kontseiluko biltzar bukaeran Jean Lastiri hautetsiak kondatu du gertakari hunen berri. Astearte ihauteri arratsean Heraitzeko plazari hurbil den latsagian orkatz edo basahuntz bat atera zakote herrestan zabiltzan neurri ederreko bi zakurreri. Abian oldartu dira ihiziari eta ausikiz xehatu dute. Horien arteko harramantza entzunik Jean-ek (auzo hortan bizi baita) deitu du marexal bat, bainan hau ez da higitu, ezin zuela ezer egin auzapezaren baimenik gabe. Auzapeza deiturik eta baimena erdietsirik azkenean marexala etorri da. Ikusirik ihizia sobera funditua zela, azkenean eutanasiatu du. Jean-ek azpimarratu du ihiziaren ordez oinezko jende bat izan balitz hor gaindi ibilki plazari hurbil ez ote ziren berdin oldartuko, klase hortako zakurren lanjerostasuna ikusi eta. Agian zakurren jabeek jakinen dute horien hetsirik atxikitzen. Ez dugu jakin norenak ziren.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016