Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023ko Martxoaren 02a
Mus xapelgoa - Ikastolaren ate idekiak
Mus xapelgoa
Union Basque batasunak antolatzen duen Frantziako mus xapelgoaren lehen partidak otsailaren 19anjokatu ziren. Igande egun osoan herriko "On egin" jantegian 11 pare arizan ziren. Bazkaria lekuan berean segurtatua zuten.
Elena Haramboure-Pierre Durruty eta Amaia Haramboure-Idoia Barnetche 2 pareak dira martxoaren 19an kantonamenduko mailan, Beskoitzen edo Bastidan, ariko direnak.
Xantza on segidarentzat!
Ikastolan ate idekiak
Donamartirin kokatua den Arberoa ikastolan, martxoaren 4an, ateak zabalik izanen dira (9:00-12:00). Erakasle eta arduradunak hor izanen dira ikastola ezagutarazteko eta argitasun guzien emaiteko.
Izturitzetik haur andana ederra hor badabila eta agian hola izanen gero ere, euskararen onetan.










