Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 02a

KLERIKALISMOA, KATOLIZISMOAREN EHORZLE OTE?

Peio Ospital

Klerikalismoa ongi ulertzeko eta huntarik libratzea zoin neke (batzuentzat ezinezkoa) izango den neurtzeko, haren sorburuetara jo behar da, eta ulertu behar da klerikalismoa nolaz den gaur egun "sistema" katolikoaren parte. Parada hau 2023ko urtarrilaren hondarrean Saint-Merry Hors-les-Murs webgunean agertu Michel Bouvard-en artikulu batek emaiten dauku, izenburu honekin: "Le cléricalisme sera-t-il le fossoyeur du catholicisme?", Robert Picard-ek iragan otsailaren 11n gehitu osagarri zonbaitekin. Gogoeta horiek ahal bezain leialki bi artikulutan zuenganatzeko asmoa dut, huna hemen lehena.

Klerikalismoa bigarren eta hirugarren mendeetan agertzen da, eta ordezkapenaren teologian oinarritzen da, "Jesus Mesiastzat ez onartzeagatik eta juduek gurutze batean Bera garbitu izanik zuten hobenduntasunagatik, Jainkoak promesaren eta antzinako batasunaren herria arbuiatuko zuela argudiatuz. Azken hauek ezeztatuz, Jainkoak Israel zaharraren (vetus Israel) ordez Israel berri bat jarriko zukeen (verus Israel À¢'€'" Israel egiazkoa), batasun "berri" baten eta promesaren arra-formulazio baten bidez " (Loïc de Kérimel - "En finir avec le cléricalisme" À¢'€'" Éd. du Seuil).

Bere burua herri hautatu berritzat hartuz, Eliza kristauak herri juduak kudeatzen zuen hierarkia-sistemaren ezaugarri guziak biltzen ditu: hara bere burua sakratutzat (Jainkoarekin lotura zuzena duena) eta herriaren gaineko boterea duen apez kasta goren baten agerpena. Lehenbiziko kontzilioek (Nikea 325ean, Konstantinoplako lehen kontzilioa 381ean), Konstantino eta bere ondokoek Eliza sortu berriak osatzen duen indar moralean bermatzeko duten borondate argiari uztartuz, kleroen eta laikoen arteko hierarkia eta segregazioaren nozio hau finkatuko dute.

Bestalde, juduen errituetan hain presente dagon garbi-lizunaren nozioa, nahiz eta Jesusek Ebanjelioetan etengabe kritikatzen duen, Elizaren baitan aurkitzen da eta, aldi berean, gizon-emazteen segregazioaren abiapuntua da, emaztea, erlisione anitzetan bezala, izaki lizuna delarik (hilabetekoak), eta zelibatuaren justifikazioa: sakratua bihurtzeko, gizonak uko egin behar du emaztearekin niholako harreman sexualik izaiteari; sakratua, nolabait, zelibato horren ordaina bihurtzen da; gisa hortan, zelibatu eta sakratu kontzeptuak loturik daude.

X. mende hondarrean, XI. mende hastapenean, mendebaldeko Eliza egoera tristean dago. Apezpikuak eta apezak, printze eta jaunek izendatzen dituzte, eta hautagaiak, gehienetan, Ebanjelioarekin zerikusi handirik ez duten dohainengatik hautatzen dira. Aita Saindua enperadore germaniarraren azpiko dago. 964an, Joanes XXII.a Aita Saindua, Oton I.a enperadorearen kreatura, hiltzen da, emazte ezkondu bat bahitzen ari zenean. Apez gehienak ezkonduak dira, eta apez-karguak aitatik semera pasatzen dira. Apezpikuek eta apezek karguak erosten dituzte.

Eskua berriz hartu behar da. Arra-eskuhartze hau gogorki eramana izanen da, basaki ez erraiteko. 1057 eta 1080 bitartean, Esteban IX.a, Nikolas II.a, Alexandro II.a eta, bereziki, Gregorio VII.a aita sainduek, printzeen nagusitasunetik libratzea ardietsi zutenak, erreformaren funtsa inposatzen dute. Orduan, indarrean sartzen da "Gregoriar Erreforma" bezala ezagutzen dena.

Kardinalek bakarrik izendatzen dute aita saindua, enperadorearen esku-hartzerik gabe. Apezpikuen eta ere subiranoen gainean duen aginpidea baieztatzen da. Zelibatua apez guziei inposatua da. Ezkonduak emaztearenganik berexi behar dira (beren ezkontzak baliogabetzat jotzen dira). "Simonia" (eliz-karguen sal-eros ahalmena) zorrozki debekatua da. 1123an, Latran I.aren kontzilioak eraikina berresten, indartzen eta kodifikatzen du.

Gisa hortan, sistema zentralizatu bat ezarri da, autoritarioa, kleroen eta laikoen arteko haustura sakon bat duena. Desbideratze horiek, ebanjelioko mezuari begira, oraino indarturik aterako dira Kontra-Erreformatik (Trentoko kontzilioa 1542an). Hunek, klerikal hierarkia sistema sendotzen du, berdin kleroen eta laikoen arteko banaketa: fededun soilei ezinezkoa zaiote jainkozkoarekin harremanetan sartzea apez-sakrifikatzaileen bitartekaritzatik pasatu gabe. Sistema hunek kasik milurteko bat iraun du eta zorroztasun gorena ezagutu du Pio IX.a eta Pio X.aren pontifikutzekin eta Vatikanoko I. Kontzilioarekin (1869-1870).

Ondoko aldian ikusiko dugu "sistema" hau nola errotua dagon gaur egungo ibil-moldetan, politikaraino.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016