Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023ko Martxoaren 02a
Otsail ostegunak: Alda mugimendua
Martxoaren 2a, "Alda mugimenduaren esperientzia: nondik eta nora...", Xebax Kristi, koordinatzaile eta ekintzailearekin.
Alda mugimendua 2020ko urrian sortu zen, Ipar Euskal Herriko langile auzoaldeetako eta langile jendarteko biztanleen defendatzeko eta haien bozen entzunarazteko, antolaketa kolektiboaren bidez, Estatu Batuetan garatu den "community organizing" metodoa eredutzat hartuz. Baionako auzoetan lanean hasi zen lehen hilabeteetan eta ondotik bere aktibitatea Baionatik kanpo zabaldu zen. 2021eko ekainean, etxebizitzari buruzko kanpaina abiatu zuen, etxebizitza turistikoen garapenaren kontra borrokatuz, konpentsazio araudiaren bozkatzea lortu zuen. 2023ko martxoaren 1ean aplikatuko dena. Bestalde, 2022an auzoetako lehen bi kolektiboak sortu zituen, Baionan eta HLMetako hauteskundeetan aurkeztu zen, gehiengoa lortuz HSA eta Office 64 egituretan.
Hitzaldi huntan, Xebax Christyk Aldaren ibilbidea kontatuko du, aurtengo lan ardatzak zoin diren, bai eta Aldaren sortzera eraman zuen gogoeta zoin izan zen, mugimenduaren antolaketa eta lan moldeak zoin diren.











