Gure Hitza | 2023ko Martxoaren 02a

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere) mugimenduak aldaketak ekarri ditu, hori bai, bederen boterea dutenen mundu injustu hortan. Politikari, kazetari, artista, kirolari edo elizgizon, ez dira gehiago tenpesta baten arriskutik aterpetzen ahal, demokrazia oraindik nagusi den lurraldetan bederen. Halere, emazteek jasaiten dituzten injustiziek eta bortizkeriek bizirik diraute, nasaiki. Oihartzun handirik gabe frangotan, isilpean, eguneroko bizi arruntean ere emaztearen gutiestea gure aspaldiko ohituretan oinarritzen baita.

Bizi naizen herrian euskal kantuaren inguruan erregularki biltzen gira lagun multxo bat, kantatzeko plazer hutsez, beste helbururik gabe. Kantu garaikideen artetik, noiztenka aspaldiko kantu zenbait ere xaramelatzen ditugu. Hala nola "Oilanda gazte" kantu arrallanta, irudi eta metaforaz betea, baina zein matxista! Oilanda gazte moko fier bati lumaño bat galarazi dio oilar batek eta enpatxu gertatu da (esperantzetan). Eta bistan da, oilanda da hobenduna eta ez oilar ihiztaria. Euskal kantutegi tradizionalean badira gisa hortako kantu frango. Beharrik, batzuetan bertze gisako kanturik ere agertzen da. "Kazeta huntan" kantu xaharrak adibidez gizon bestaliar eta panpatzaileak ditu jorratzen, oroitaraziz ez dela behar lagunik zafratu, mundu huntan ez baita "deusik esposa bezain sakratu".

Ihauterien garaian, aldiz, San Pantzar gizona da beti errea, sekula ez emazte bat (nahiz Donibane Lohizune aldean naski aldi batez andere politikari bati tokatu zitzaion zorte txar hori). Orokorrean gizona da gaizkiaren iturria, emaztea baino. Haatik biarnesek Sent Pançart gaiztoaren ondoan badute pertsonaia bat Carronha deitua (charogne edo hilikia), Sent Pançarten emazte bertutetsu eta enganatua, baina ere mokorra, minkorra. Nunbaitik ere!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016