Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Martxoaren 02a
Erretretaduen bazkaria - Eskulana - Kirola
Erretretatuen bazkaria
Otsailaren 25ean larunbat eguerditan erretretatuek tripotx bazkaria zuten. Usaiako 85 erretretadun hurbildu dira, bazkari bero beroa, biziki ona, harategiko Tristan eta Mariane Sagek prestatua eta kontseiluko 10 hautetsik zerbitzatua. Bazkaria ongi pasatu da, euskal kanta batzu emanez. Battitt Laborde auzapezak ongi etorria egin du, hor direneri orain bezala segi dezatela desiratuz. Ganex Beti Gazteko lehendakariak, taldearen izenean, hautetsi guziak eskertu ditu eta orain bezala segitzea galdetzen du, eskertu ditu ere sukaldariak. Arratsaldeko 5ak inguruan estomaka ongi betea, denak etxe aldera joan dira, pentsatuz heldu den urtean holako bertze biltzea eginen dela.
Eskulana
Taldeak martxoaren 19an erakusketa Lur Berri gelan presentatzen du, igandez (10:00-18:00), sarrera urririk. Gauza ederrak ikusteko eta erosteko parada izanen da.
Kirola
Trinketean buruz-buruka - Lehen mailan: Haroçarene Arnaud galtzaile 40-21 Zaharrer Segiren kontra. 2. maila: Lecuona Aritz galtzaile 40-18 Noizbait-en kontra, Etcheverry Unai irabazle 40-31 Noizbait-en kontra, Curruchaga Betti irabazle 40-32 Eskulariren kontra eta Iribarren Unai galtzaile 40-00 Urruñarrak-en kontra. 3. maila: Haroçarene Olivier galtzaile 40-33 Goizeko Izarraren kontra. Mariluz Julen galtzaile 40-00 Napurrak-en kontra. 4. maila: Elizalde Lauran galtzaile 40-15 Zaharrer Segiren kontra eta Iribarren Oihan galtzaile 40-38 Eskulariren kontra.
Union Basque batasunean: Gaztetxoak - Goni Elortza Loizate-Saint Martin Joanes-ek irabazi dute 40-32 Goizeko Izarraren kontra, Berasategui Unai-Alduntzin Kaiet irabazle 40-24 Abarratiaren kontra, Vella Barneix Mani-Marin Imaz Eneko irabazle 40-28 Urruñarrak-en kontra. Kimuak - Larrañaga Ekhi-Saint Martin Andoni galtzaile 40-23 Senpereren kontra. Zabaleta Huerta Auritz-Amorena Behoteguy Xalbat galtzaile 40-19 Senpereren kontra. Umetxoak: Lopes Kepa À¢'€'" Zabaleta Orhi irabazle 40-32 Denek Bat-en kontra, Lopes Mendiburu Unai-Lagrenade Jokin irabazle 40-27 Denek Bat-en kontra, Behoteguy Jon-Jauregi Peio galtzaile 40-24 Itsasuarrak-en kontra,Errugbia: Mutikoek Saran 23-25 galdu dute Rioja-ren kontra.











