Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023ko Martxoaren 02a
Gertakari latza - Kantaldia - Emazteen Nazioarteko Eguna
Gertakari latza
Joan den astean hedabide guziek aipatua izanez, ez gira xehetasunetan sartuko. San Tomas Akinekoa eskolan Agnès Lassalle espainol erakaslea 16 urteko ikasle batek erail du. Berriak bazter guziak inarrosi ditu, eskualde guzietarik elkartasun sustenguak adieraziak izan dira.
Kantaldia
Martxoaren 3an (19:00), "Bar Basque" ostatuan, Andreas Eichner, Maddi Irigoyen, Xabier Soubelet eta Nat Cazarrek kontzertua emanen dute.
Emazteen Nazioarteko Eguna
Martxoaren 8an, Emazteen Nazioarteko Eguna kari, Merkatu plazan (19:00) gomita zabaldua da.
Egun berezi horrentzat Begiraleak dantza taldeko 41 neska elkartu dira "Irradaka" dantza ikusgarria prestatzeko, jantzi berriak estreinatuko dituztela. Hauekin batean Arrokiagako zuberotar dantzariak ere hor izanen dira.











