Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a

Laborariekin

J-B D

Laborariekin

Joan den larunbat goizean ideki da Parisen laborarien Saloina, itxura guzien arabera arrakasta handi-handia behar lukeena. Abere ederrenak han dira, zernahi ekoizpen ba bestalde preziatzeko, jateko eta edari. Lehen egunean berean, Emmanuel Macron lehendakaria goizik han zen, batzuekin eta besteekin solas eta solas. Han askaldu da eta han bazkaldu. Kasik egun guzia han egon da, duela lau urte bezala eta Jacques Chirac zenak egiten zuen gisa berean.

Entzun ditu laborarien arrangurak. Gero eta karga gehiago beren bizkarrean. Idorte gaitza jasana joan den udan. Beldur aurten ez ote den gauza bera izanen. Anitz tokitan ura jadanik eskas alabainan.

Dena den, han ziren frangok txalotu dute Macron. Beste asko erasiaka arizan zaizkio. Eta polliki hizkatu da "berdeen" alderdiko militante bero batekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/03/02

Izigarria!

J-B D

Sail huntan ere nahi dugu aipatu Donibane Lohizuneko izigarrikeria itsusi hori. Frantzia guzia azkarki inarrosi duena! Aipatzen dugu ez baitezpada zer gertatu den kondatzeko, hori denek gogoan dugu zorigaitzez, bainan azpimarratzeko zonbatetaraino sesituak gauden holako gertakizun izigarriaren ondotik. Kasik ezin sinetsia baita alabainan holakorik gertatzen ahal dela, bestenaz ere bazterrak ardura lasai-lasaia dauden eskualde batean!

Gogoan dugu bizia funts hortan galdu duen erakasle guziz baliosa. Gogoan haren bizilaguna eta haren familia. Gogoan San Tomas ikastegiko buruzagi eta arduradunak, hango erakasle eta ikasleak. Bai eta ikasle horien familiak. Gogoan ere holako lan tzar ikaragarria egin duen mutiko gaztea. Nola hortaratu ote den, nola atrebitu holako gauza ikaragarri baten egitera.

Bazter guzietarik zabaldu dira gaitzeko lekukotasun hunkigarriak, denek erakutsiz salbaikeria horrek zonbat hunki dituen batzu eta besteak.

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/02

Aise sobera

J-B D

Noiznahi eta nunahi, nornahik zernahi dei ukaiten du telefonoz, finkoan eta mugikorrean, batek hau eta besteak hura, denek gaitzeko eskaintzak eginez, ardura dena espantu, nardagarri ere baita azkenean! Iduriz, dei gutiago untsalaz ondoko egunetan. Gisa hortako deiak alde bat debekatuak alabainan hemendik aitzina asteburu eta bestaburuetan. Beste egunetan, egiten ahal goizeko 10etarik oren bata artean, bai eta arratsaldeko 14ak eta 20ak artean. Holako zerbait anitzek aspaldian berantetsia. Ageriko erabaki hortaz denak axolatuko diren ala ez hor gaindi. Eta zer egin sobera futitukeria izaiten baldin bada?

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/02

Eskas!

J-B D

Eskoletan badira erizainak eta erizain-laguntzaileak. Badira bainan ez hurbiltzekorik ere aski! Orotara zortzi mila ez arras. Berrikitan egin den ikerketa baten arabera untsalaz hogoita-zonbait mila behar litazke, aise eta aise gehiago beraz, behar-orduak maila guzietako ikastegietan beti emendatzen ari baitira, azkarki emendatzen. Hamar bat urte segurik emendatze hori sendi dela, bainan gehiago sendi azken bizpahiru urtetan.

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/02

Burdinbide berriak

J-B D

Duela zonbait denbora erakustera emana zuenaren ildo beretik, Elisabeth Borne gobernuburuak jakinarazi du hiri handi zonbaiten inguruetan burdinbide berriak eginen direla, gaitzeko saila hamazazpi urte barne akuilatuko dena oraiko ustez eta ehun bat miliar euro gostako. Zergatik holako obrak? Nola treinak usu izanen diren burdinbide berri horietan, jendeak trein horiek har ditzan bere autoa etxean utziz. Gisa hortan aise kutsadura gutiago ere izanen dela. Lekuka haatik badira jadanik arrangura pisuak, nundik norat eginen diren burdinbide berriak ingurumenarentzat kaltegarri izan gabe.

...

Irakurri segida

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016