Gure Hitza | 2024ko Urtarrilaren 18a

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki, biziki kotsukor, Jende xaharrenak sustengatzaile frangotan, berek gazte zirelarik preziatu hura gogoan-eta!

Hazparnen berriz egin ziren behi lasterrak karriketan, behiak Landesetarik ekarraraziz, eta oinez denbora hartan, zonbait egun lehenago, ez ziten sobera akituak izan "kurtsen" egunetan, behi "kurtsak" erraitenbaiginuen noiznahi eta nunahi! Baziren beti dena balentria artzen zirenak, edo ari nahi segurik ba, behi heien aitzinean! Kolpe zonbait ere hartuz artetan segurik, deus gaixtorik ez haatik ardurenean! Herriko Etxea den karrikan bai eta elizaren ondo hartan gehienik. Behiak etxe zonbaitetara ere sartzen ziren, izaiten baitzen orduan oihu eta irri! Korda atxikitzaile eta beste, denak loriatuak eta ez guti! Kaska txar bat hartua bazuten ere batzuetan.

Donibane Garaziko aldean dantzariek berriz harrotu zituzten bazterrak, eta zoin ederki, Baionaraino ere agertuz! Denak harro, gazte eta ez hain gazte, bakoitxa bere molde hartan. Eskaleak etxez etxe, jan-tornu gaitzak segurtatuz eskuin eta ezker! Ihaute egunetan, jendea sekulan baino gormantago izaiten baitzen, hortaz nehork ez ahal duke duda miko-mikorik! Esker beroak beren bihotz ona erakusten zutenentzat,erasiak ere berdin xuhurrenetik artzen ziren heientzat! Ihauteria beti ihauteria alabainan eta hori nehork ez ahantzi behar, ez dela holako ahanzterik egiten, ez egin behar ere bistan den gauza!! Mendez mende atxiki ohidurak aitzina segitzeko eta ahal bezain suharki!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016