Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Agiantzak - Bixintxo bestak - Arrantzaleak E Herrian erakusketa - Pilota argazki erakusketa

Agiantzak%20-%20Bixintxo%20bestak%20-%20Arrantzaleak%20E%20Herrian%20erakusketa%20-%20Pilota%20argazki%20erakusketa

Agiantzak

"2024an, etorkizunaren alde lan egiten jarraituko dugu, hendaiarren eguneroko jarduna hobetzeko eta guziok estimatzen dugun bizi-kalitateari atxikitzeko". Hitz hauekin zuzendu zaie Kotte Ecenarro auzapeza, herriko kontseilariez inguraturik, ohiko agiantza ekitaldira hurbildu diren 200 inguruko lagunei.

Bixintxo bestak

Urtarrilaren 19tik 28ra herriko bestak ospatuko dira. Izan ere, aste berezi huntako gertakari inportantenak aipatuko dizkizuegu: 19an, ostiralarekin (17:45) "Pelloten itzulera" desfilearen abiatzea Kaneta portutik eginen da eta Gaztelu Aretora arribatuko da. Ondotik, tokian bertan (18:15) besten idekitzea eginen da. Larunbatean, 20an mus txapelketaren ondotik, Akelarre dantza taldeak antolatu fandango txapelketa eginen da Gaztelu Aretoan (16:00). Danborradaren entsegu orokorra eginen da (19:00 -20:00) eta banderatxoen ematea,Gaztelu Aretoaren zabaldegian. Biharamunean, 21ean igandearekin, (10:00) meza Bixintxo elizan eginen da Herriarteko Orkestrak animaturik. Ondoren, (11:30) eliza pareandantza tradizionala "Les Pastourelles de Campan" taldearekin. Arratsaldean, (17:00) Pier Paul Berzaitzek Gaztelu Aretoko ikuskizun gelan kontzertua emanen du urririk. Asteartean, 23an (15:00), adinekoen askaria musikaz lagundurik eginen da Gaztelu Aretoan. GEUZan erreserbatu behar da 05-59-48-23. Programa osoki ikusteko, www.hendaye.fr.

"Arrantzaleak Euskal Herrian" erakusketa

Asporotsttipin "Arrantzaleak Euskal Herrian" erakusketa eginen da. Erakusketa honen bidez, helburura Euskal Herriko itsas ondare kulturalean biziki errotua den itsas-arrantzaleen lanbidea nabarmentzea da. Urtarrilaren 20tik martxoaren 24a arte iraunen du, asteartetik larunbatera (10:00/12:00 - 14:00-17:30). Sartzea librea izanen da. Informazio gehigarrien izateko 05-59-74-16-18 edo abbadia.cpie.accueil@hendaye.com.

Pilota argazki erakusketa

Euskal Pilota Batzordearen mendeurrenaren kari, pilotaren argazkizko kultura erakusketa antolatua izan da, urtarrilaren 27a arte mediatekan ikus daitekeena. Biriatutik Mauleraino, Aldude, Ozaraine, Uztaritze edo Baiona tartean, kasik 50 herrik erantzun diote deiari eta argazkien bidez ohoratu nahi zituzten pertsonalitateak hautatu dituzte. Irudi horiek klubeko eta herriko jokalarien iragan ospetsua, orainaldi aktiboa eta promesez beteriko etorkizuna irudikatzen dituzte. Sartzea libre eta urririk. Xehetasun gehiago izateko, www.hendayae-culture.fr webgunera joan behar da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016