Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Heriotze - Korrika - Kattaklin - Gaita eskola - Pilota

Heriotze%20-%20Korrika%20-%20Kattaklin%20-%20Gaita%20eskola%20-%20Pilota

Heriotze

Michel Lamarque zendu da 74 urtetan, eritasunez. Hazpandarra sortzez, bazen urte andana Borzirieta aldean bizi zela Marianne andrearekin, kanpinaren ondoko bide puntan. Michel zenaren gorputza joan den asteazkenean eraman dute Miarritzeko erretegira eta han hurbilekoek omenezko zeremonia eskaini diote. Doluminak Marianne eta familia guziari.

Korrika

AEK-k antolatzen duen gure mintzairaren aldeko lasterketa martxoaren 14an abiatzen da Irundik eta biharamunean martxoaren 15ean, iraganen da Baigorritik (ortziralez). Aurten badugu suerte ikaragarria, ez da gau minean pasatuko aitzineko aldietan bezala, bainan eguerdi eta laurdenetan. Garazi aldetik etorririk, gure herria zeharkatu eta, Izpegi eta Baztan aldera joanen da.

"Kattaklin"

Kattalin Indart Gohonetxek aspaldi huntan zeraman "Kattaklin" garbiketa enpresa eskuz aldatzen da. Kanboko Didier Etcheverrik hartu du segida. Hunen zerbitzuaren beharretan baldin bazirezte, huna hemen loturik bi helbide. Telefona: 06-60-46-98-29. Helbide elektronikoa: bodegapilpil@hotmail.fr. Jabez kanbiaturik ere, enpresak izen bera atxikiko du: Kattaklin.

Gaita eskola

Joan den ibiakoitzean, Baigorriko gaita eskolak entzunaldi bat antolatu du musika eskolako gelan. Gaitero eta gaitero gaientzat elgar ezagutzeko eta maila nola duten ikusteko parada ona. Orotarat 28 dira, hauetarik hamar bat Baigorrikoak, gaineratekoak Amikuze, Garazi, Uztaritze, Kanbo, Itsasu... ahantzi gabe Baionako kontserbatorioan ari direnak.

Entzunalditik landa, kontzertu laburra eskaini dute herriko plaza nagusian.

Pilota

Frantses Federakuntzako xapelgoan finalerdiak jokatu dira, joan den aste hondarrean. Baginituen bi talde Zaharrer Segitik. Zoritxarrez, biek galdu dute.

Armendaritzen, artekoen mailan: Mattin Etxeverri - Jokin Videgain (Zaharrer Segi) 34/ Eneko Etxevers - Xan Bidart (Irisartarrak) 40.

Hazparnen, 1 mailan: Xabi Alcasena - Andoni Larre (Zaharrer Segi) 35/ Bixente Lafitte - Thierry Harismendi (Denek Bat) 40.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016