Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Kantu eta dantza gaualdia - Ihauteriak

Kantu%20eta%20dantza%20gaualdia%20-%20Ihauteriak

Kantu eta dantza gaualdia

Iragan urteetan bezala, Amadea elkarteak antolatzen du kantu eta dantza gaualdia urtarrilaren 27an, larunbatez (19:30), Sanoki gelan. Amadea elkartearen ardura nagusiena da Madagaskarreko haur eta gaztetxoen heziketa eta geriza.

Gaualdia lau zatitan iraganen da. Lehenik kantua, lau kantari eta musikari gazteekin: Raphaëlle Toulemonde, Bethleem, Abdallah Boujalal eta bere pianista eta Folkablok taldearekin. Ondotik, plater beroa zerbitzatua izanen da nahi duteneri, janari malgatxea (7,00€). Gero publikoari izanen da euskaraz kantatzea (kantu liburuxkak ekarri!) eta azkenik, denek dantza egiten ahalko dute gauaren bururaino, mutxikoak eta beste dantzatuz.

Dohaintzak biltzeaz gain, elkarteak gaualdi hau Itsasuko eta inguruetako biztanleekin elkarbizitzarako une bat izan dadin nahi du. Gomita zabalena luzatua da guzieri!

Ihauteriak

Eguberri pasatu bezain fite, gainean ditugu ihauteriak! Eta aurten ere kaskarotak etxez ibiliko dira 3 asteburuz: urtarrilaren 27 eta 28an, otsailaren 3an eta 4an eta otsailaren 10ean.

Xeheki emanen dugu ondoko asteetan ibilaldien berri, baina oraindanik atxiki behar da hitzordu nagusiena: otsailaren 10ean Atharrin izanen da dantza ikusgarria (18:30), ondotik Zanpantzarren auzia, gero dantzaldia Holako taldearekin eta Goxokiko Gaualdia (23:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016