Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Sortze - Buruzunekobordaren estreinaldia - Gazte mugimendua - Siberia eta Mongolia

Sortze

Nikolaseneko Elena Laborde eta Mizel Mateok ongi etorria egi diote, urtarrilaren 2an, beren bigarren haurrari, neska bat aldi huntan, Luxi. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

Buruzunekobordaren estreinaldia

Jadanik dakikezuen bezala, Iparlaren mazeletan den Buruzunekoborda antolatu dute gazte batzuek, lehengo denboretan egiten zen bezala, harriz eta zurez, lauzaz estalirik, Bidarraiko Herriko Etxearekin partzuergoan. Eraikuntzako buruzagi gazteen goi mailako eskolako ikasleak dira. Obra horrentzat ofiziale zenbaiten eta tokiko jende batzuen laguntza ukan dute. Borda berritu hori estreinatuko da urtarrilaren 19an, ostiralean. Karia hortara, ibilaldi bat izanen da plazatik bordaraino, 10:30etan abiatuko dena. Eta 13:30etan, Herriko Etxeak eskainirik, Artetxean iraganen da estreinaldiko ekitaldia, mintzaldi, pintxo eta edari, hor izanen diren guzieri eskainia. Zuen izenak eman haatik ostegun arratseko Herriko Etxera deituz.

Gazte mugimendua

Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS) mugimendu sozialistaren antolakunde berria presentatua izan da Bidarrain urtarrilaren 7an (lehen presentaketak eginak izan ziren jadanik Eibarren eta Baionan). Laburbilduz, gazte horiek komunismoaren bidea nahi lukete sustatu langileen artean, kapitalismoari buru egiteko. Erran dutenaz, "Estatuaren erreforma autoritarioaren eta faxismoaren gorakadaren kontra" posizionatzen dira.

Siberia eta Mongolia

Artetxea sala jendez bete da joan den ostiralean, Xiril Alvarezen filma ikusteko. 2023ko martxoan Lixeronekoak eginiko ibilaldia Siberian eta Mongolian gaindi harriduraz eta atseginez deskubritua izan da. Bertze abentura bat ere presentatua izan da gaualdi hortan, Xirilen adiskide den Paxkal Elgarten proiektu berria. Oroit gira hau duela bospasei urte Getxotik Baionaraino ibili zela igerika, itsasoan barna, zazpi egunez (180km), egunero 12 orenez igeri eginez, euskal presoen sustenguz. Aldi huntan desafio oraino handiagoa du (H2O-ura): Monacotik Tuniseraino Mediterraneoaren zeharkatzea igerika (1000km),lanjerean den uraren problematikaz ohartarazteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016