Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Herriko Etxeko agiantzak - Arberoa 15 urte kontzertua

Herriko%20Etxeko%20agiantzak%20-%20Arberoa%2015%20urte%20kontzertua

Herriko Etxeko agiantzak

Urtarrilaren 28an(11:30), Herriko Etxeaniraganen dira aurtengo agiantzak. Auzapezaren agiantzen ondotik zintzur bustitzea eskainia izanen da.

Arberoa 15 urte kontzertua

Bere 15 urteren kari, Arberoa ikastolak kontzertu handi bat antolatzen du urtarrilaren 27an, Hazparneko Mendeala gelan.

Afixa buru Izaro bizkaitar artista, bere azken albumaren aurkezterat jiten dena. Parada bikaina euskal musikako tendentzia modernoen deskubritzeko, Iparraldean bakan agertzen baita.

Gaualdiaren bigarren partean, hemen aurkezten ez den gehiago Xutik taldeak Mendeala girotuko du.

Kontzertuen artean Baionako Patxaranga taldearen animazioa gozatzen ahalko da.

Aitzin ateak zabalduko dira (20:00), lekuan berean jateko eta edateko manera izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016